Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroaren proiektuaren aurkezpena

2008-04-29 Iruzkinik ez

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Enpresa Lehiakortasun eta Giza Berrikuntza 2006-2009 Planean jasotzen den moduan, legealdi honetako Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzaren helburuetako bat Euskadiko landa-guneen garapen iraunkorra bultzatu eta lagunduko duten produktu turistiko berrien sorrerarekin natur turismoa sustatzea da.

 

Produktuak aurkitu eta sortzeko marko honetan, Euskadiko BTT Zentroen Sarea sorrtu da, Europako antzeko hainbat esperientzia arrakastatsutan oinarrituta (Frantzia, Alemania, Eskozia, Italia edo Katalunia). Honela, euskal sareak, sare katalanak ere erabiltzen dituen eredu frantsesaren diseinu eta kalitate estandarrak mantentzen dituela nabarmentzekoa da.

 

Proiektu honen lidergoa duen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak sare honen garapenerako tokiko administrazioekin, eskualde mailako erakunde eta beste hainbat erakunde publiko eta pribatuen kolaborazioa jasotzen du. Kasu honetan, Debabarrena BTT Zentroaren titularitatea DEBEGESAk du, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak. Debegesak, berau osatzen duten 8 udalekin batera, Zentroaren garapen eta mantenimendurako konpromisoa hartzen du. Proiektu honek, gainera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesa jasotzen du, landa garapenerako eskualde mailako erakundeen bitartez.

 

Hauekin batera, proiektu honetan beste hainbat erakunde publiko eta pribatuk ere kolaboratzen dute, Euskal Txirrindularitza Federazioak edota turismo sektore pribatuak, besteak beste. Zentroen diseinua eta kontrola, Basquetour-en bitartez,  Turismo Sailburuordetzaren Bulego Teknikoari dagokio.

 

 

EUSKADIKO BTT ZENTROEN ANTOLAKETA

 

Zer da Euskadiko BTT Zentroen Sarea?

 

Euskadiko BTT Zentroen Sarea mendiko bizikletei (BTT) zuzendutako ibilbide sarea da. Ibilbide hauek seinalizatuta daude eta irekiak dira eta kirola praktikatzeaz gain, naturgune hauek ezagutzeko eta hauetaz gozatzekoa aukera ere eskeintzen dute. BTT Zentro bakoitzak gutxienez 100 km-ko zirkuitua du, maila guztietakoak, guztiak Euskal Txirrindularitza Federazioak homologatuak.

 

Turismoaren ikuspegitik, Sare hau natur turismo eskeintzaren dibertsifikazioa, landa-guneen dinamizazio turistikoa eta euskal landa guneen ondare eta natur aberastasuna ahalbideratzen produktu turistiko berri bat da.

 

Sarea 2006ko udaran sortu zen, Mendatan (Bizkaian), Urdaibaiko Biosfera Erreserba gunean kokatu zen Euskadiko lehenengo BTT Zentrorekin. Bigarren zentroa, berriz, 2007ko uztailean inauguratu zen, Arabako Mendialdeko Eskuadean, Izki parke naturalaren babesean.

 

 

DEBABARRENA BTT Zentroa

 

Euskadiko hirugarren BTT Zentroa, Gipuzkoako lehena, Debabarrenan kokatuko da, Gipuzkoa eta Bizkaia artean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetatik 30 minutura. Zentroaren harrera puntua Elgoibarko Mintxetako Kirolgunean kokatuko da.

 

Eskualdearen kostaldeko lerroan hondartzak, kalak eta itsaslabarrak aurkituko ditugu, mundu osoan interesgarrienetakoak diren eraketa geologikoekin (flysch). Paisaian, kontrastean ageri dira eta era berean bat egiten dute, kostaldeko urdinak eta mendialdeko berde biziak. Erabateko ustekabe atsegina bisitariarentzat.

 

Zentro honek baditu ibilbide gogorrak, igotzeko ahalegina gainditutakoan saria jasotzeko aukera ematen dutenak, ikuspegi ederrak eskainiz. Familiek eta ibilbide samurragoak gozatu nahi dituztenak ere aurkituko dituzte gustuko ibilbideak, itsasertzeko aldean eta harrera puntuen inguruetan.

 

Debabarrena BTT Zentrora gerturatzen direnak 16 ibilbidez gozatu ahal izango dute, batzuk mendi bizikletan eskarmentu handia dutenei zuzenduak eta besteak familiei zuzenduak, zailtasun maila desberdinak baitituzte. Ibilbide hauek kolore desberdinetan banatzen dira (berdeak, urdinak, gorriak eta beltzak) eta bakoitzak zailtasun maila bat du. Guztira, Zentroak 397,70 km izango ditu.

 

Honenbestez, gure eskualdea hurbiletik ezagutzeko aukera ematen duen produktu turistikoa da honakoa, eskualdeko herriak, ohiturak, bizimoduak, historia eta gastronomia kirola eginez ezagutzeko aukera eskainiz.

 

Ibilbideez gain, Zentroak bisitariarentzat Harrera Puntu bat izango du, Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean. Bertan, ibilbideen eta BTT praktikaren inguruko zerbitzuen (bizikleten alokairua, aldagelak, parking-a…) informazioa eskainiko da. Ibilbideetan barrena, Informazio Pertsonalizatua eskeiniko duten 7 puntu ere egongo dira (Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak eta eskualdeko 5 Kanpinak). Bestalde, sareko hainbat toki estrategikotan informazio estatikoko 13 puntu ezarriko dira.

 

Euskadiko BTT Zentroen Sarearen webgunean, www.euskadibttzentroak.com webgunean, txirrindulariei laguntzeko, ibilbideen, aktibitateen eta GPS erreferentzien informazioa eskainiko da.