Debegesa Garapen Agentziak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan arituz eta erakunde laguntzaile gisa, laguntza hauetan laguntza eta tutoretza eskaintzen du.

Enpresa jarduera berriak abian jartzeko
-Helburua
Enpresa- edo negozio-proiektu bat martxan jartzeko laguntza eta tutoretza
-Nori zuzendua
Langabezian dauden eta Lanbiden izena eman duten EAEko pertsona ekintzaileak.
-Zenbatekoa gehienez (€)
Laguntzaren zenbatekoa: 2.000€* sustatzaile bakoitzeko
*% 15eko igoera >18 eta <30 urte bitartean, eta% 15ekoa emakumea izanez gero
-Eskaera egiteko epea
2025eko urriaren 13ra arte zabalik. Ebazpena urriaren 17an.
Saio informatiboa egingo dugu Debegesan irailaren 23an goizeko 10etan
Edozein zalantza idatzi ekintzaile@debegesa.eus helbide elektronikora edo deitu Debegesara 943 82 01 10
