Hizkuntza politika

Euskarak beti izan du presentzia Debegesan eta enpresak berak euskararekiko jarrera baikorra eta sentsibilitate berezia izan ohi du. Enpresaren nahia hiztun guztiekiko begirunez jokatzea izan da eta euskararen aldeko lana egin izan dugu lantaldean.

Hori horrela, Debegesak eredu izan behar du herritarren aurrean euskarari lehentasuna emanez eta euskararen normalizazio prozesuan eragile. Horregatik, euskara lehenesten dugu barne eta kanpo komunikazioan: email komertzialetan, iragarkietan, ikus-entzunezko produkzioetan, sare sozialetan, prentsa oharretan eta barne eta kanpo bileretan.