Antolaketa egitura

Gure Kudeaketa Organoak Administrazio Kontseilua, Aholkularitza Kontseilua eta Zuzendaritza Kontseilua dira. Debabarrena osatzen duten udalerrietako ordezkari politikoek osatzen dituzte lehenengo bi Kudeaketa Organo horiek. Garapen ekonomikoarekin eta sozialarekin lotuta dauden erakundeekin eta elkarteekin ere kolaborazioak egiten ditugu, hainbat programen bitartez.

Administrazio Kontseilua

Debabarrena eskualdeko zortzi alkateek osatzen dute. Bere funtzioa enpresak jarraitu beharreko estrategia argibideak ematea da. Gaur egun, ondorengoko pertsonak osatzen dute:

Aholkularitza Kontseilua

Zuzendaritzari laguntzeko organoa da. Eskualdeko 8 udaletan alkateak dituzten alderdi politikoen ordezkariek osatzen dute aholku-batzordea.

Zuzendaritza Kontseilua

Debegesako lan-arlo guztietako arduradunek parte hartzen dute eta Zuzendari Nagusiarekin batera, erakundearen kudeaketaren gai estrategikoak lantzen dira.

Era berean, lan egiten dugu gobernantza eredu sendoa garatzeko eskualdean. Horregatik, eskualdeko eragileekin lan egiten dugu modu aktiboan Debabarreneko estrategia ekonomikoa diseinatzeko, horrek lagunduko baitigu eskualde lehiakorrago bat eraikitzen.