Etxebizitzak Birgaitzeko Zerbitzua: informazioa eta laguntza tramitazioan
Debegesak, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkartea gisa, hiria birgaitzeko zerbitzu integrala eskaintzen du, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak dakartzan abantailez herritarrak kontzientziatzeko eta bizilagunen komunitateei eta jabeei eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzen laguntzeko. Birgaitze-lan baten prozesu osoan laguntza integrala ematen dugu, bai partikularrentzat, bai bizilagun-komunitateentzat.
Doako informazioa eskaintzen dizugu, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak tramitatzen laguntzen dizugu. Hala, eremu guztiak birgaitzen lagundu nahi da, errehabilitazioaren kultura sustatzeko, egoiliarren bizi kalitatea hobetzeko, bai hirigune historikoetan, bai Debabarreneko gainerako hiri- eta landa-eremuetan.
Hauek dira birgaitze partikularrentzako dirulaguntzak (etxebizitza)
Dirulaguntza motak
NEXT ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA
ETXEBIDE (EUSKO JAURLARITZA)
EVE (ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA)
Zatoz Debabarreneko hurbileko bulogoetara
Udalekin lankidetzan, eskualdean hainbat hurbileko-bulego ditugu, zure udalerriko energia berriztagarriak instalatzeko eta birgaitze jasangarrirako obrei buruzko laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa zuzenean jasotzeko.
Eibar
Soraluze
Elgoibar
Debegesan ere arreta eskaintzen dugu, aurretik hitzordua eskatuta
Debegesan informazioa eta tramiteak egiteko laguntza ematen dugu eskualde osoan, hitzordua eskatu eta etorri gure bulegoetara.