Debabarrenako Plan Estrategikoa 2030

Debabarreneko Plan Estrategikoa idazten gabiltza. Plan honetan, ezinbestekotzat jotzen dugu Europako testuingurutik eratorritako finantzaketa eta kudeaketa-tresna berriek NEXTekin dakartzaten aukerak garatzea, Eusko Legebiltzarrak Debabarrenako ZAP (Lehentasunezko Jarduketa Eremua) izendatu ahal izatea eta Garapen Iraunkorreko Helburuak 2030 ODS Agendatik eratorritako aukerak sartzea.

Planak Debabarreneko etorkizunerako estrategiak ezartzea du helburu, 2030erako eskualdearen ikuspegia jasoko du eta Debegesako Ekintza Planera hurbilduko da, erakundeekin lankidetzan eta agentziaren lan-eremuak kontuan hartuko ditu nahiz eta agentziaren helburuekin bat datozen garapen-eremu berriak planteatu ahal izango dituen.