Salaketa-kanala

Bere antolaketa- eta kudeaketa-ereduan, DEBEGESA SAk salaketa-kanal bat prestatu du, prebentzio-eraginkortasuna lortzeko eta Zigor Kodearen arabera aplikatu ahal zaizkion arau orokorren edo sektorialen kontrakoak izan daitezkeen ekintzak edo jokabideak detektatzeko; izan ere, prebentzio-ereduak funtzionatzen duela eta betetzen dela zaindu behar duen organismoak arriskuen eta ez-betetzeen berri eman behar du.

Gure enpresa osatzen duten pertsona guztiek eta hirugarrenek erabil dezakete salaketa-kanala, Compliance Officerrari prozedura- edo antolaketa-ahuleziaren bat dagoela jakinarazteko, batez ere horren ondorioz arrisku penalik badago edo delitu bat egin ahal bada edo haren berririk ematen ez bada.

DEBEGESA SAk bermatzen du gertatutakoaren jakinaren gainean jartzen gaituen pertsonaren konfidentzialtasuna eta anonimatua gordeko dituela, eta ez duela haren kontrako errepresaliarik abiaraziko. Ildo horretan, datuak sisteman kontserbatuko dira, salatutako gertakizunak ikertzeko ezinbestekoa den denboraldirako. Edonola ere, zure datu pertsonalak sartu eta hiru hilabete igarotakoan, gure enpresak sistematik ezabatuko ditu. Ikerketarekin jarraitu ahal izateko datuak kontserbatu beharko balira, gure konpainiak zure datuak tratatzen jarraituko du, legez dagokion beste ingurune batean.

Compliance Officerrari salaketak egiteko canal.etico@debegesa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali behar da salaketaren oinarri diren frogak aurkeztuz.

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dauden eta aplikagarri diren arauei jarraituz, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak DEBEGESA SAren (IFK: A20098349) titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko dela (bien egoitza soziala: Azitain industrialdea 3 bis, 20600 Eibar, Gipuzkoa), zurekiko komunikazioa kudeatzeko, egokiak diren zuzentze-neurriak hartzeko eta, beharrezkoa izanez gero, zuri prozeduraren emaitzaren berri emateko.

DEBEGESA SAk jakinarazten du datuak kontserbatuko direla, salatutako gertaerak argitzeko behar den aldirako soilik. Edonola ere, hiru (3) hilabete igarotakoan, datuak ezabatuko dira, legezko beste ingurune batean ikertu behar baditu izan ezik.

Halaber, jakitera ematen da datuen tratamendua legezkoa, leiala, gardena, egokia, mugatua, zehatza eta eguneratua izango dela, eta konpromisoa hartzen dela arrazoizko neurri guztiak hartzeko, datuak zehatzak ez direnean haiek ezabatu edo berehala zuzentze aldera.
Zure datu pertsonalak eta haiek tratatzeko eman diguzun baimena ikusteko, zuzentzeko, haien tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramangarritasunerako eta haien tratamendua ukatzeko. Horretarako, idatzizko eskaera bat bidali behar duzu gorago aipatutako helbide postalera edo helbide elektroniko honetara: canal.etico@debegesa.eus

Halaber, eskumeneko agintaritzara jo dezakezu egokitzat hartzen duzun erreklamazioa egiteko.

Azkenik, salatzaileak, dokumentu hau sinatzean, lehen aipatutako datuak tratatzeko berariazko baimena ematen du.

Datuak babesteko politika irakurri eta onartzen dut, nire datuak kanal etikorako kudeatuak izan daitezen.