NEXT laguntzak Eraikinaren Liburua idazteko

Birgaitzeko eta birgaitze-proiektuak idazteko dagoen eraikinaren liburua egiten laguntzeko programa

Programaren xedea da birgaitzeko idazteko dagoen Eraikinaren liburua ezarri eta orokortzeko sustatzea eta, horretarako, dirulaguntza ematea, Liburua igortzeko ordainsari profesionalen gastuen zati bat ordaintzeko eta eraikinen birgaitze integralerako proiektu teknikoak garatzeko, ezarritako baldintzen arabera. Helburua da eraikinetan birgaitze energetiko adierazgarria eta kalitate handikoa aktibatzea, Europako helburuak betetzeko eta jarduera-sektore horren epe ertain eta luzeko jarduera sustatzeko.

Zein motatako obrak laguntzen da diruz?


2020ko otsailaren 1etik aurrera idatzitako dokumentu guztiak.

Zein motatako obrak EZ dira laguntzen diruz?


BEZa diruz lagundu ahal da, baldin eta ezin bada berreskuratu edo osorik edo hein batean konpentsatu.

Nork eskatu dezake dirulaguntza?

Jabe-komunitateak

Familia bakarreko etxebizitza bakartuen edo ilaran taldekatuen jabeak edo usufruktudunak edo errentariak, eta etxebizitza kolektiboen bizitegi-tipologiako eraikinak.

Administrazio publikoak eta erakundeak, bai eta higiezinen jabe diren administrazio publikoen partaidetza duten enpresa publikoak eta merkataritza-sozietateak ere.

Batera, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta jabetza horizontaleko titulua eman ez duten eraikinen jabeak.

Laguntza hauek bateragarriak dira honako laguntza hauekin:

Udalen laguntzekin

Laguntza hauek ez dira bateragarriak honako laguntza hauekin:

Next: 3. eta 4. programak

Next Generation: 3. eta 4. Programa. 3.programa: Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko jarduketetarako laguntza.  4. programa: Etxebizitzetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko jarduketetarako laguntza. Betiere, kostu bera ez dela diruz laguntzen egiaztatzen bada.

Etxebide

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta energia eragimenerako jarduketa babesgarrietarako laguntzak.

PREE 5000 dirulaguntzak

Euskal autonomia erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU

Betekizunak

  • 2000. urtea baino lehenagotik eraikitako eraikinak
  • Sestra gainean eraikitako azaleraren %50, gutxienez, etxebizitza-erabilera izatea, beheko solairua edo beheko solairuak izan ezik, baldin eta beste erabilera bateragarri batzuk baditu edo badituzte.
  • Proiektua (edo memoria) izatea, honako hauek barne hartzen dituena:
    • Hondakinen kudeaketari buruzko azterlana; bertan, eraikitze-gunean sortzen diren eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen %70 (pisuan) gutxienez berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko da.
  • Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasuna lagunduko dute (ISO 20887)
  • Behin betiko idazketarako gehienezko iraupena: 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Dagoen eraikineko liburuetarako dirulaguntza

Eraikinaren tipologiaJarduketaren kostuaren dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa
Familia bakarreko etxebizitzak eta familia anitzeko eraikinak, 20 etxebizitza artekoak700€ + 60€ x (etxebizitza kopurua)
20 etxebizitza baino gehiagoko familia anitzeko eraikinak1.100€ + 40€ x (etxebizitza kopurua)
Gehieneko zenbatekoa: 3.500€
*OHARRA: Eraikinaren Ikuskapen Teknikorik (EIT), Eraikinaren Ebaluazio Txostenik edo antzeko agiririk ez badago, laguntza% 50 arte handitzen ahalko da | Taulan Diru laguntzako gehieneko zenbatekoa

Birgaitze integraleko proiektu teknikoetarako dirulaguntza

Eraikinaren tipologiaJarduketaren kostuaren dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa
Familia bakarreko etxebizitzak eta familia anitzeko eraikinak, 20 etxebizitza artekoak4.000€ + 700€ x (etxebizitza kopurua)
20 etxebizitza baino gehiagoko familia anitzeko eraikinak12.000€ + 300€ x (etxebizitza kopurua)
Gehieneko zenbatekoa: 30.000€
Diru laguntzako gehieneko zenbatekoa

Bestelakoak

Debegesan informazioa eta tramiteak egiteko laguntza ematen dugu eskualde osoan, hitzordua eskatu eta etorri gure bulegoetara.

Dokumentu hau laburpen-fitxa bat da. Informazio osoa eskuratzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sar zaitezkete (126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna)


Birgaitze Energetikorako Laguntzak – Next Generation Funtsak