Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak HATOR!

HATOR!

Atzerrian bizi bazara, kualifikazio tekniko edo teknologiko ikasketak badituzu eta etxera itzuli nahi baduzu, programa hau zuretzat egina dago!

hator

Programa hau ezaugarri hauek dituzten pertsonei dago zuzenduta: 

  • Programa hau esparru zientifiko eta teknologikoetan prestakuntza duten pertsonei zuzenduta dago; nagusiki, ingeniaritza, matematika, telekomunikazioa, kimika, informatika eta fisika alorretan ikasketak dituztenei. Hala ere, beste diziplina batzuk ere baloratu egingo dira. 
  • Atzerrian bizi eta Euskadira itzuli nahi duten pertsonal bilatzen ditu. 

Atzerrian bizi diren kualifikazio tekniko edo teknologiko altuko gazteen itzulera erraztea da helburua, mentoring eta akonpainamendu prozesu baten bidez. Prozesu horretan enpresen zuzendaritzarekin eta gerentziarekin harremanetan jartzen zaie, itzulera-ibilbidean orientatzeko.

HATOR! Programak, beren garaian, atzerrian prestakuntza edo lanbide hazkunderako aukera bat baliatu zuten baina Euskadira itzultzeko nahia adierazten duten prestakuntza tekniko eta teknologikoa duten gazteak bilatzen ditu. Gazte horiek gaur egun ez dute informaziorik beren sektore profesionalari buruz gure herrialdean, eta askoek ez dakite nondik hasi beren gaitasun profesionalak hemen garatzen jarraitu ahal izateko eta kalitatezko enplegua bilatzeko. Hain zuzen. HATOR! Programak hori landu nahi du, izan ere, ezagutza horrek beren lurraldean ibilbide profesionala garatzen lagundu dakieke.  

Icono ok Ondorengo faseak ditu programak:

  1. Lehenengo fasean programaren berri ematen zaio partehartzaileri eta elkarrizketa bat egiten da pertsonaren egoera, profila eta interesak ezagutzeko. Pertsona HATOR! programan sartzen denean tutoretza, akonpainamendu eta orientazio prozesua hasten da, bere laneko profila, gaitasunak eta helburu profesionala aztertzen dira eta curriculuma lantzen da.
  2. Aurreko urratsak amaituta, lan merkatuan sartzeko prestakuntza hasten da. Pertsonekin enpresen mapa lantzen da: beren profil eta interesekin bat datozen enpresak eta bestelako entitateak identifikatzen dira eta eskatzen dituzten konpetentziak aztertzen dira. 
  3. Horietako enpresa bat aukeratzen da eta elkar ezagutzeko elkarrizketa baterako hitzordua finkatzen da; bertan, Agentziako teknikariek parte hartuko dute baita ere. Elkar ezagutzeaz gain, helburua da pertsonak itzulerarako Ekintza Plana diseinatzea elkarrizketan tratatutako guztiarekin. Debegesa arduratuko da enpresa horietako batekin elkarrizketa egiteko hitzordua finkatzeaz eta pertsona topaketa horretarako prestatzeaz.

 Parte hartu nahi dut 


Ekintza hau Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez egin da. Proiektu horren finantzaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsak eman du. 

logoak