Debabarrena Berritzen
Proiektua 2017ko martxotik azarora bitartean garatuko da eta hauek dira landuko ditugun helburu zehatzak:
- Eskualdean dauden gizarte-praktika eraldatzaileak eta berritzaileak ezagutzea, eta horiek berrikuntza sozialaren argitan aztertu eta ebaluatuz, aurrera begira modu eraginkorrean jarduteko hobetzekoak identifikatzea.
- Eskualdeko berrikuntza sozialaren gogoeta bateratua egitea eta etorkizunera begirako erronkak elkarrekin lantzea, eskualdearen berrikuntza sozialean eragiteko ezagutza eta tresna metodologiko berriak eragileen eskura jarriz.
- Eskualdeko eragileen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea.
Jardunaldia azaroaren 3an
Tokiko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua landu ondotik, jardunaldia antolatu dugu tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko.
Eguna: azaroaren 3a, ostirala
Lekua: Debegesan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar)
Ordua: 9:00etatik 12:00etara
EGITARAUA:
08:45-09:00 Harrera.
09:00-09:10 Ongi etorria. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debegesa.
09:10-09:40 Miren Estensoro (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustuko Unibertsitatea): “Berrikuntza soziala eta tokiko garapena: harremantze-eredu berriak eraikitzen”
09:40-09:50 Galdera-erantzunetarako tartea.
09:50-10:10 “Debabarrena Berritzen, Debabarrenean Berrikuntza Soziala eraginez”. Emaitzen eta ondorioen aurkezpena.
10:10-10:30 Atsedenaldia.
10:30-11:20 Berrikuntza sozialeko esperientzia arrakastatsuak.
- "Elkarrekin eraikitzen": ikasleek enpresa mundua ezagutzeko programa Urola Erdian. Iosu Sorazu, Iraurgi Berritzen.
- Laboral Kutxa: Berdintasuna enpresetan. Nuria Agirre, Laboral Kutxako GGBBen arduraduna.
11:20-11:30 Galdera-erantzunetarako tartea.
11:30-11:50 Talde-dinamika.
11:50-12:00 Balorazioa eta itxiera.
Izena emateko, deitu 943820110 telefonora (Maider Gogorza) edo idatzi mezu bat komunikazioa@debegesa.eus helbidera.
Jarduera guztiak euskaraz izango dira. Euskaraz ulertzen ez baduzu, adierazi izena ematerakoan, eta saiatuko gara ulermena bermatzeko bitarteakoak ezartzen.