#Abian azokako zozketak badu irabazlea

2013-04-25 Iruzkinik ez

Martxoaren 14tik 16ra burutu zen Eibarren #ABIAN, Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka, Debegesak eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeek elkarlanean antolatuta.

Azokan parte hartu zuten ikasleen artean tablet baten zozketa egin da eta irabazlea Luisa Castro izan da, Eibarko Ignacio Zuloaga Institutuko ikaslea. Luisa Debegesara etorri da oparia jasotzera, irudian ageri denez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleari!