Sare sozialen dinamizaziorako ikastaroa DEBEGESAn

2017-03-23 Iruzkinik ez

Debegesa garapen agentziako Turismo departamentuak bere bazkide kolaboratzaileei online komunikaziori buruzko ikastaroa eskainiko die datorren apirilaren 5ean, asteazkenean, arratsaldeko 16:30ean. Ikastaroak 2 ordu t’erdiko iraupena izango du, 15 minutuko atsedenaldiarekin.

Prestakuntza saio honen helburua da ajolamendu zein ostalaritza establezimenduek euren sare sozialak eta, oro har, promozio digitala, sustatu eta hobetzea, euren markek sarean entzute handiagoa izan dezaten.

Interesatuek izena eman behar dute martxoaren 29a baino lehen turismo@debegesa.eus epostara idatziz.