Debabarreneko Plan Estrategikoa herritarren partaidetzaren esku
Online galdetegi bat prestatu dugu, herritarrek Debegesan landutako zirriborroari buruzko ekarpenak egin ditzaten. Halaber, zirriborroa ere webgune honetan kontsulta daiteke.
Online galdetegi bat prestatu dugu, herritarrek Debegesan landutako zirriborroari buruzko ekarpenak egin ditzaten. Halaber, zirriborroa ere webgune honetan kontsulta daiteke.
Debabarrena Berritzen proiektuaren helburua da egoera zaurgarrian dauden gazteak lan-munduan sartzen laguntzea prestakuntza, orientazio eta kontratazio prozesu baten bidez
Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eta industrialdeko enpresek sustatu dute ekimena. Horrez gain, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren, Eibarko Udalaren eta Edinoren laguntza du.
Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo departamentuko sailburuak ireki du ekitaldia eta bertan izan dira Debegesako ordezkariak, izan ere, proiektua garapen agentziaren bitartez eskatu da.
GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, bere XXX. urteurrena ospatzeko ekitaldia ospatu zuen pasa den astelehenean Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera, Eibarko Koliseoan. Bertan, agentzietako eta erakunde laguntzaileetako 100 arduradun politiko eta teknikari inguru bildu ziren.
Bi pilotuen ‘opengelek’ 800 pertsona inguru laguntzen dituzte eraikinen zaharberritze prozesuan. Orain arte, etxebizitza bakoitzeko batez besteko energia aurreztea % 60tik gorakoa izan da, 9,6 milioi euroko inbertsioa egin da energia jasangarrian, 758 t/urteko CO2 isuriak aurreztu dira eta 3,2 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu da.
Debabarrena PYME Digitala izena du programak eta asmoa da Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan enpresak dituzten beharrak identifikatzea eta teknologia horiek ezartzeko prozesuan laguntzea.
Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen.
Enpresa guztien praktikak kontuan hartuta, CO2 emisioak 2139 tona murriztuko direla kalkulatzen da, hau da, urtean 2139 familiak isurtzen dutena.
Sei izan dira hautatutako proiektuak eta ekimen berritzaile honen helburua da Eibarren enpresa-jarduera berriak sortzea, eskualdeko ehun ekonomikoa eta haren lurralde-lehiakortasuna indartzea.
AVS elkarteak Debegesa Birgaitzeko Hirigintza Elkarte gisa sartzea onartu du.
Garatutako ekimen berritzaile honen helburua da Eibarren enpresa-jarduera berriak sortzea, eskualdeko ehun ekonomikoa eta haren lurralde-lehiakortasuna indartzeko helburuz