Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Industria 4.0 eredura hurbiltzea helburu

Industria 4.0 eredura hurbiltzea helburu

2018/06/22
  • Industria 4.0
  • Enpresa
Debegesa Garapen Agentzian lanean ari gara Debabarreneko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko.

Debegesa eskualdeko Garapen Agentzian lanean dihardugu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta gainerako eskualdeetako garapen agentziekin elkarlanean, Debabarreneko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko.

Helburu horrekin, 20 eta 100 langile arteko enpresa industrial guztietara iritsi nahi dugu, enpresa horien benetako egoera ezagutu eta enpresa txikiarentzat hobeto egokituko diren baliabide eta programa berriak era bateratuan diseinatu ahal izateko.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapen Agentziek Industria 4.0-a gure lurraldean sustatzeko amankomunean dugun lurralde estrategiaren barruan kokatzen da.

Industria 4.0 eredura hurbiltzea helburu