Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programaren deialdi berria

Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programaren deialdi berria

2021/02/05
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 industria-eredutik abiatuta lurralde-garapenerako programaren esparruan, 2021eko deialdia zabaltzen dugu.

 

Eskualdeko enpresei lagundu nahi diegu, honako zerbitzu hauek eskainiz:
 

  • Proiektuak identifikatzen eta lehenesten laguntzea
  • Proiektuak garatzen eta eman beharreko pausoak zehazten laguntzea.
  • Hornitzaile/aliatu egokiak identifikatzen laguntzea
  • Proiektuen jarraipena
  • Laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko informazioa eta laguntza

Laguntza pertsonalizatu hori zuen taldearekin 4-5 saiotan landuko dugu, asko jota 3 hilabeteko prozesu baten baitan.
 
Programaren helburua zuentzat interesgarriak diren irtenbide teknologikoak ezartzea da, baina Robotika eta Automatizazioan soilik oinarritu gabe, proiektuaren eremua IoT, Machine Learning, Big Data, ar/VR edo Sentsorika bezalako teknologietara irekiz.
 
Asmoa da teknologia horiek zuen balio-kateko hainbat puntutan ezartzeko beharrak identifikatzea eta teknologia horiek ezartzeko prozesuan laguntzea, zuen enpresaren digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena azkartuz eta bultzatuz. (Hornitzaileak eta finantzaketa bilatuz, ezarpenaren kudeaketan lagunduz, etab.)

 
Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa baduzue, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko edo telefono bidez pymes@debegesa.eus helbide elektronikoan edo 943 820 110 telefonora deituz. 

Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programaren deialdi berria