DEBEGESAko Aholkulari Batzordearen bilera

2015-12-11 Iruzkinik ez

Debegesa garapen agentziak Aholkulari Batzordearen bilera egin zuen atzo. Batzorde hau organu aholkuemailea da, eskualde mailako estrategietarako. Bileran Debegesako zuzendari orokorrak hartu du parte, Juan Angel Balbasek. Berarekin batera izan dira Garapen Jasangarrirako saileko arduraduna, Aitziber Cortazar, Hirigintza eta Birgaitze saileko arduraduna, Esther Zarrabeitia, eta Giza Kapitala saileko arduraduna, Elena Alonso.

2020rako Debabarrenaren Garapen Jasangarrirako Estrategiak 9 lan-lerro nagusi biltzen ditu eta 120 jarduera baino gehiago. Plan hau 2013an onartu zen eta betetze-maila, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako kanpo-ebaluazio baten arabera, %26koa da.

Atzoko eztabaida saioan, Aholkularitza Batzordeko kideek, erakunde, entitate eta enpresa ezberdinetako ordezkariek zein norbanakoek, iradokizun eta ekarpenak egin dituzte datozen urteetarako lehentasunak definitzeko asmoz.

Prozesu honetan parte hartu nahi duten herritarrek ekarpenak egiteko aukera dute. Horretarako, Debegesarekin jarri behar dira harremanetan  helbidera idatziz.