Ate Irekien Jardunaldiak Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan

2014-02-27 Iruzkinik ez

Ate Ireki hauen bitartez, Lanbide Heziketa gerturatuko zaie etorkizuneko ikasleei, baita enpresei edota beste agente ekonomiko eta sozialei ere, hau da, Debabarreneko Lanbide Heziketaren abantaila eta ezaugarriak ezagutu nahi dituztenei. Interesa duen herritar orok izango du aukera ikastetxe bakoitzeko eskaintza bertatik bertara ezagutzeko, instalazioak bisitatzeko eta nahi dituen zalantza eta argibideak galdetzeko.

Egutegia honako hauxe izango da:

  • UNI EIBAR-ERMUA BHI: Martxoak 10, larunbata, 11:00etatik 13:00etara. Eibarren zein Ermuan.
  • ELGOIBARKO MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUA – IMH: Apirilak 5 eta maiatzak 24, larunbatak, goizeko 11:30ean.
  • MEKA – Elgoibar: Maiatzak 9, ostirala, egun osoan zehar.
  • DEBAKO ARTE ESKOLA: Ekainak 19 eta 20, osteguna eta ostirala. Ikasturte amaierako erakusketa ekainaren 6tik 15era izango da
  • MUTRIKU BHI: Apirilaren hasieran, Ekintzailearen egunarekin batera.
  • ARMERIA ESKOLA: Urtean zehar, egunero, aurrez hitzordua eskatuta.

 

– Debabarreneko Lanbide Heziketa, sendo