Sestaoko bizilagun talde batek Eibarko Mogel auzoa bisitatu du

2015-02-16 Iruzkinik ez

Sestaoko bizilagun talde bat Eibarko Mogel auzoa bisitatzen izan da larunbat honetan bertan burutu den birgaitze proiektua bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Proiektu honetan Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Mogel auzoko bizilagunek eta Debegesa Garapen Agentziak hartu dute parte.

Bisita hau Sestao Berri elkarteak sustatu du, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Sestaoko Udalaren artean %50ean osatua, eta bertako gerente Juan Carlos Delgado bisitarien artean izan da.

Bisita Sestao Berri III

Bisitan zehar Mogel auzoko bizilagunek, Debegesako teknikariek eta proiektua erredaktatu duen lantaldeko kide batek lagunduta egon dira eta azalpenak jaso eta proiektuaren inguruko hainbat kezka argitu dituzte.

Bisita Sestao Berri IV

Mogel auzoan egindako lanek auzoko irisgarritasuna hobetu dute eskailera mekanikoak eta igogailu publikoa ipiniz. 2013ko ekainean auzoko 15 portaletan (guztira 21 dira) birgaitze lanak hasi zituzten.

Eraikinetan igogailuak jarri dira, eraginkortasun energetikoa hobetu da fatxadetako isolamendua hobetuz eta eguzki-panel termikoak jarri dira, ura berotzen laguntzeko.

Bisita Sestao Berri II