Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Etxebizitzen Birgaitzea Mogel auzoa Birgaitzeko Proiektua, Eibar

Mogel auzoa Birgaitzeko Proiektua, Eibar

Eibarko Mogel auzoaren birgaitze integralerako proiektuak auzo honetako etxebizitza-eraikinen eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzea du helburu. Bizilagunek osatutako batzordea da proiektuaren sustatzailea eta DEBEGESA garapenerako agentziak eta Eibarko Udalak bultzatzen dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Mogel II    Mogel I

Mogel auzoa Birgaitzeko Proiektuak honako hobekuntza hauek aurreikusten ditu: igogailuen instalazioa, eraikinen isolamendu termikoa hobetzeko etxaurrea eta teilatuen birgaitzea eta ur beroarentzako eguzki-plaken eta akumuladore zentral baten instalazioa.

Lehendabiziko fasean, auzoa osatzen duten 21 atarietatik, 15 eraikinetan egin dira birgaitze lanak, 2013ko ekainean hasi eta 2014ko abenduan amaituz.

Egun, proiektuaren bigarren fasea dago martxan, falta diren 5 etxe-atariei zuzenduta. 


Ikusi auzoan aurrera eraman den birgaitze proiektuari buruzko bideoa:

 

Bideo hau Debegesa garapen agentziak eta Eibarko Udalak egin dute, "ZenN. Nearly Zero Energy Neighborhoods" programaren diru-laguntzari esker.


ZenN Programa Europarra

Eibarko Mogel auzoa Birgaitzeko Proiektua asmo handiko birgaitze energetikorako europar proiektu baten barruan dago, “ZenN. Nearly Zero Energy Neighborhoods”, beste 3 auzo-proiektukien batera: Grenoble (Frantzia), Malmo (Suedia) eta Oslo (Noruega).

Eibarko Udalak, Debegesak, Eusko Jaurlaritzak eta Tecnaliak parte hartzen dute ZenN programa europarrean.


ZenN Newsletter

 

ENERGIA JASANGARRIAREN EUROPAKO ASTEA 2015

#EUSEW15



Logoa Seventh Framework  Logoa ZenN