Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia

2015-05-04 Iruzkinik ez

2015ean lehen urtez Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketa antolatu da, Mutrikuko Udaleko Garapen Sailaren eta Debegesa Garapen Agentziaren ekimenez, honako helburu hauekin: ekintzailetza suspertzea, herrian aberastasuna sortzea, ekintzailearen lana aitortzea, enpresa proiektu onenak saritzea eta kooperatiba eredua bultzatzea.

Sari banaketa ekitaldi honekin emango zaio amaiera ZuEKIN 2015 egitasmoari, enpresen sorrera eta ekintzailetza sustatu eta laguntzeko helburuarekin Mutrikuko Udalak eta Debegesak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin abiatutako ekimenari.

Zortzi enpresa proiektu eta 3 sari

Lehiaketara 8 enpresa proiektu aurkeztu dira, sektore ezberdinei lotuak, merkataritza, akuikultura edota nekazaritza arlokoak, besteak beste. Bete beharreko baldintzen artean zeuden: adinez nagusi izatea eta Mutrikun erroldatuta egotea edota enpresa-proiektua Mutrikun garatzeko diseinatua izatea.

Guztira 3 sari banatuko dira:

1. Saria 2.500 €

2. Saria 1.500 €

3. Saria 1.000 €

Epaimahaiak hainbat irizpide hartu ditu kontuan aukeraketa egiterako orduan:

  • Berritzaile izaera, balio erantsia eskaintzea edo/eta originaltasuna.
  • Bideragarria izatea (teknikoki, ekonomikoki eta merkatura begira).
  • Enplegua sortzeko daukan potentzialitatea, eta sortutako lanpostuen kalitatea.
  • Ekintzaile taldeak proiektua aurrera eramateko daukan gaitasuna (profil egokiak)
  • Mutrikun proiektu hori aurrera eramateko aukera egotea.
  • Proiektuaren definizio-garapen maila
  • Horrela izanez gero, balore kooperatiboekin koherentzia


Sari banaketa ekitaldia ostegunean egingo da, maiatzak 7, arratsaldeko 19:00etan, Mutrikuko Udaletxean.