Mutrikuko I. Enpresa proiektu lehiaketa

2015-03-02 Iruzkinik ez

Mutrikuko I. Enpresa proiektu lehiaketa jarri du abian Mutrikuko Udalak Debegesa Garapen Agentziarekin elkarlanean, honako helburu hauekin: ekintzailetza suspertzea, herrian aberastasuna sortzea, ekintzailearen lana aitortzea, enpresa proiektu onenak saritzea eta kooperatiba eredua bultzatzea.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 2014. urteaz geroztik Mutrikun enpresa berri bat martxan jarri dutenek edo 2015ean martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileek. Bete beharreko baldintzen artean, bi hauek: adinez nagusi izatea eta Mutrikun erroldatuta egotea edota enpresa-proiektua Mutrikun garatzeko diseinatua izatea.

SARIAK

Lehiaketak honako sari hauek izango ditu:              

  • Lehen saria: 2.500 euro
  • Bigarren saria: 1.500 euro
  • Hirugarren saria: 1.000 euro

Sarituek Enpresa Haztegian zein Konde Kaleko ekintzaile berrientzako bulegoan kokatzeko erraztasuna izango dute. Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza izango dute erakunde antolatzaileen eskutik.

EPEAK

  • Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2015/03/31
  • Sari banaketa: 2015eko apirilaren 30ean


Inskripzio fitxa

[Informazio gehiago: Oinarriak]