Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hazilan egitasmoari buruzko saio informatiboa, ostegunean Debegesan

Hazilan egitasmoari buruzko saio informatiboa, ostegunean Debegesan

2017/09/25
Debegesa garapen agentziak informazio saioa eskainiko du ostegunean, hilak 28, 15:00etan, Hazilan programan parte hartu nahi duten herritarrei irekia.

Hazilan egitasmoaren laugarren edizioa abiarazi du Debegesa garapen agentziak Debabarrenean. Programa honek eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea du helburu. Hain zuzen ere, egitasmoa Debabarreneko 20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei.

Hazilan programari buruzko informazioa eman eta zalantzak argitzeko, Debegesak saio informatiboa eskainiko du ostegunean, irailak 28, 15:00etan.

Parte hartzeko interesa duten herritarrek izena eman behar dute irailaren 30a baino lehen, debegesa.eus webgunearen bitartez. Baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean, aukeraketa prozesu bat egingo da, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Bi hilabetez luzatuko da programa eta plazak mugatuak dira.

Parte-hartzaileek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean (Aktibatu), euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute metodologia berritzaileen bidez. Bigarren fase batean (Kokatu), enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Bi hilabeteko iraupena du programak eta plaza kopurua mugatua da.

Hazilan programa Garapen elkarteak koodinatzen du (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak); Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. 

Hazilan egitasmoari buruzko saio informatiboa, ostegunean Debegesan