HAZILAN Lana aurkitzen lagunduko dizugu
HAZILAN programan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak:
- 20 eta 44 urte bitartean izatea.
- Unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza zikloa egina izatea.
- Langabezia egoeran egotea edo ikasketekin bat datorren lana lortu nahi izatea.
- Debabarreneko herritarrek lehentasuna izango dute.
Hautagai guztien artean aukeraketa prozesu bat egingo da, eta aukeratutakoen artean baldin bazaude:
- Gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskuratzeko prestakuntza jasoko duzu, lan mundura sartzea erraztuko dizuten erreminten bitartez.
- Proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko duzu, metodologia berritzaileen bidez.
- Eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukera izango duzu edo proiekturen bat garatuko duzu. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.
11. DEIALDIA: 2022ko urria
Debabarrenean HAZILAN programaren 11. ediziorako izen-ematea zabalik da. Laster zabalduko dugu deialdia; interesa baduzu Hazilan programan parte hartzeko, deitu Debegesara 943 82 20 11.
Animatu eta eman izena!
Informazio gehiago nahi baduzu:
Programa operatiboa: 2014-2020
Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua GARAPEN Garapen agentzien euskal elkarteak koordinatzen du, garapenerako 20 agentzien parte-hartzearekin.
Protagonistak:
Izaskunek eta Anek HAZILAN proiektuaren I. edizioan parte hartu dute DEBEGESAn. Asko ikasi dute prozesuan zehar. Anek bere profilarekin lotutako lan-kontratu bat lortu du eta Izaskun lan-praktikak egiten ari da.