DEBEGESAk Mogel auzoaren birgaitze integralerako proiektuaren 2. fasea aurkeztu du Oslon

2016-11-27 Iruzkinik ez

Energia eraginkortasuna xede duen ZenN – Nearly Zero Energy Neighborhoods deritzon Europako proiektuaren baitan, DEBEGESAko Hirigintza eta Birgaitze Saileko arduradun Esther Zarrabeitia Oslora joan zen pasa den azaroaren 24an, bazkide europarren arteko lan-saio batean parte hartzeko. Bertan Eibarko Mogel auzoaren birgaitze integralerako proiektuaren bigarren fasea aurkeztu zuen. Bigarren fase hau irailean hasi zen eta 45 etxebizitza birgaituko dira.

Bigarren zati honen barruan, halaber, Mogel auzoaren ondoan kokatzen diren bi etxebizitza-eraikinetan ere birgaitze lanak hasi dira, Fray Martin Mallea 1 eta 3 (38 etxebizitza). Izan ere, jabe hauek lehenengo fasean egindako birgaitze lanen emaitzak ikusirik proiektuarekin bat egitea erabaki dute.