Debabarreneko Kultura- eta Sormen-industrietako (ksi) enpresen eta profesionalen direktorioa

Eskualdeko kultura- eta sormen-sarea sustatzeko helburua duen Debabarreneko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorea dinamizatzeko Ekintza Plan berria idazten dabil Debegesa. Horregatik, sektoreko profesionalei eta enpresei buruzko informazioa biltzen ari gara, horien direktorio bat egiteko.

Era berean, sektoreak dituen behar eta erronka nagusiak aztertzen ari gara, etorkizun hurbilean horiei buruz eztabaidatzeko eta enpresei eta profesionalei irtenbideak eta laguntza ematen saiatzeko.

Hori horrela, beheko formularioa betetzera animatzen zaituztegu. Lehenik eta behin, zuen datuekin bete dezakezue, eta, ondoren, zuen egunerokoan kulturaren eta sormenaren arloko profesional gisa dituzuen behar eta erronkak partekatuz. Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntzagatik, eta espero dugu aurre-identifikazio, bilaketa eta analisi fase honen ondoren elkarrekin lan egiten jarraitzea.