
Gure Balioak Debabarrenean garapen iraunkorra sortzeko beharrezkoak diren balio sozialak indartzea helburu duten sariak dira, jasangarritasunaren eta ingurumenaren ikuspegitik ez ezik, baita ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik ere. Sariek indartu eta aitortu nahi dituen funtsezko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza dira.
DEBEGESAk sustatzen eta antolatzen ditu Gure Balioak sariak. Urtero 2010-2020ko epean, eta bi urtero behin 2024tik aurrera. Debegesaren misioa eskualdearen garapen jasangarria bultzatzea da, giza eta materia baliabideen bidez, balio erantsia gehituz era proaktiboan. Sarien lehenengo hamarkadan, Debabarreneko eskualdean gizarte-balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitatea saritu eta publikoki aitortu izan da. 2024tik aurrera, aldiz, kategoria desberdinak bereiziz, hiru sari banatzen dira: bizitza osoko ibilbidearena, proiektu sozialena (gizarte ekimena) eta gazte ekimenarena.
2.000€
Aholkularitza pertsonalizatua urtebetez, coworking-guneak, proiektua ikusaraztea eta sustatzea, kontaktu-sare baterako sarbidea eta prestakuntza-ekintzak.
Pertsonen garaia da. Balioek pertsonen jarrerak zuzentzen dituzte familiarekin, bizilagunekin, lagunekin… jokatzen dutenean, baita bestelako esparrutan ere: enpresetan, hirietan, ingurune naturaletan… Alegia, balioek jokabideak determinatzen dituzte. Horregatik, giza elementuak dira lurraldeen arteko desberdintasunak definitu eta markatzen dituztenak, eta azken finean, lurraldearen lehiakortasuna determinatzen dutenak, hein handi batean.
Debabarrenean, begi-bistatik galtzen ez den helburu zehatz bat dugu: gure lurraldeko garapen jasangarria – alor guztietan: ekonomikoan, ingurumenean sozialean eta kulturalean – eta lehiakorra bultzatzea. Hori dela eta, babestea eta indartzea beharrezkoak diren balioen inguruan hausnartu da. Horretarako, ikerketa eta gogoeta prozesu bat gauzatu zen non 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Emaitzek honako funtsezko lau balio hauek indartu behar direla diote: INTEGRITATEA, ERRESPETUA, EKINTZAILETASUNA ETA LANKIDETZA-ELKARLANA.
Bizi osoko ibilbidea
Gizarte ekimena
Gazte ekimena
Atipikka Futures Design Studio da Gure Balioak sarietako “bizitza osoko ibilbidea” kategorian emango den sari fisikoaren egilea. 2024ko edizioan, saria aldatzeko asmotan, leihaketa bat jarri zen martxan non eskualdeko herritarrek beren artelanak aurkez zitzaketen sari-proposamen gisa. Guztira, bost hautagaitza jaso ziren, eta, azkenik, epaimahaiak denak baloratu eta gero, Atipikka Futures Design Studioren proposamena izan zen irabazlea.
Oihane Ortega da Atipikkaren sortzailea. Industria Diseinuko Ingeniaritzan, Marketin eta Salmenta Zuzendaritzan espezializatuta, eta Berrikuntza eta Adimen Artifizialeko Master berri batekin, diziplinarteko profil bat garatua du, eta horri esker, Atipikka Futures Design Studio merkaturatu ahal izan zuen, non zerbitzu estrategikoak eskaintzen dituen negozioek ekin eta iraun dezaten. Diseinua guztiontzat eta, batez ere, mikroETEentzat, tresna eskuragarria izateko duen ikuskerari esker, diseinua demokratizatzen ari da, aurrerapenerako eta berrikuntzarako funtsezko zutabe gisa.
Ortegak, Julen Ortega psikiologo eta diseinatzailearekin batera, Basque Futures School abiarazi dute. Prestakuntza eta berrikuntza disruptiboko zentroa da, eta liderrak eta diseinatzaileak prestatzen ditu aldaketarako eragile gisa, paradigmak suntsitzen ditu eta merkatuak eraldatzen ditu aurrerapen estrategikoaren bidez. BFS tokiko ekintzailetza-inkubagailuarekin integratzen da, komunitate bakoitzaren ikuspegi inkonformistetarako garapen- eta lankidetza-testuinguru bat eskainiz.
Bi faktore izan dira funtsezkoak beren ibilbidean: diseinua etorkizun hobe baterako funtsezkoa dela uste izatea eta estereotipoak gainditzeko erabakimena izatea eremu profesionalean eta enpresarialean. Tandem honek konpromisoa hartzen du gizarte-egiturei motibazio eta trebetasun berriak emateko, ekintzailetza inpaktu positibora bideratzeko.
“Harro gaude sari hau prestatzerakoan aintzat hartu gaituztelako, berrikuntzarekin eta diseinuaren bikaintasunarekin dugun etengabeko konpromisoa islatzen baitu”.
