Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Debabarrena Berritzen

Debabarrena Berritzen

DEBEGESAk Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntzari esker, Debabarrena Berritzen proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeko gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea.

 DBerritzen

Proiektua 2017ko martxotik azarora bitartean garatuko da eta hauek dira landuko ditugun helburu zehatzak:

  • Eskualdean dauden gizarte-praktika eraldatzaileak eta berritzaileak ezagutzea, eta horiek berrikuntza sozialaren argitan aztertu eta ebaluatuz, aurrera begira modu eraginkorrean jarduteko hobetzekoak identifikatzea.
  • Eskualdeko berrikuntza sozialaren gogoeta bateratua egitea eta etorkizunera begirako erronkak elkarrekin lantzea, eskualdearen berrikuntza sozialean eragiteko ezagutza eta tresna metodologiko berriak eragileen eskura jarriz.
  • Eskualdeko eragileen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea.

 

Jardunaldia azaroaren 3an

Tokiko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua landu ondotik, jardunaldia antolatu dugu tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko

Eguna: azaroaren 3a, ostirala
Lekua: Debegesan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar)
Ordua: 9:00etatik 12:00etara

 

 EGITARAUA:

08:45-09:00        Harrera.

09:00-09:10        Ongi etorria. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debegesa.

09:10-09:40        Miren Estensoro (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustuko Unibertsitatea): “Berrikuntza soziala eta tokiko garapena: harremantze-eredu berriak eraikitzen

09:40-09:50        Galdera-erantzunetarako tartea.

09:50-10:10        “Debabarrena Berritzen, Debabarrenean Berrikuntza Soziala eraginez”. Emaitzen eta ondorioen aurkezpena.

10:10-10:30        Atsedenaldia.

10:30-11:20        Berrikuntza sozialeko esperientzia arrakastatsuak.

  • "Elkarrekin eraikitzen": ikasleek enpresa mundua ezagutzeko programa Urola Erdian. Iosu Sorazu, Iraurgi Berritzen.
  • Laboral Kutxa: Berdintasuna enpresetan. Nuria Agirre, Laboral Kutxako GGBBen arduraduna.

11:20-11:30        Galdera-erantzunetarako tartea.

11:30-11:50        Talde-dinamika.

11:50-12:00        Balorazioa eta itxiera.

 

Izena emateko, deitu 943820110  telefonora (Maider Gogorza) edo idatzi mezu bat komunikazioa@debegesa.eus helbidera.

Jarduera guztiak euskaraz izango dira. Euskaraz ulertzen ez baduzu, adierazi izena ematerakoan, eta saiatuko gara ulermena bermatzeko bitarteakoak ezartzen. 

Ekonomia_erdikoa2_urdina_eleb