Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Debabarrena Ekinean Koopera Coworking

Coworking

Debegesak bulegoa partekatzeko aukera eskaintzen die eskualdeko ekintzaileei, kostuak murriztu eta profesionalen arteko harremanak sustatu asmoz.

Debegesak, Debabarreneko garapen ekonomikorako elkarte gisa ekintzailetza sustatu eta sortu berri diren enpresak laguntzeko helburuari jarraiki, enpresa-jarduera bati ekin dioten ekintzaileei zein enpresa txikiei lantokia beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera eskaintzen die. Modu horretara, kostuak murriztea lortu nahi da eta harreman profesional eta pertsonalak sustatzea.

 

Hala, Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan alokairuan eskaintzen ditu co-working espazioak, inprimatzaile, fotokopiagailu, fax, eskaner, Internet eta harrera zerbitzua barne, oso prezio lehiakorrean. Bulegoa orduka, eguneko edo epe luzeagoetarako alokatu daiteke.

 

Informazio gehiago: 943 82 01 10 telefonoan; ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo Facebook-en: facebook.com/debabarrenaekinean.