Markel Olano Debegesan izango da datorren otsailaren 11an Krisiaren Aurkako 2011ko Planaren berri emateko

2011-02-04 Iruzkinik ez

Gipuzkoako
Foru Aldundiak Krisiaren Aurkako 2011ko Planaren baitan onartutako neurrien eta
laguntzen berri emango du datorren otsailaren 11an Debegesan, Debabarreneko
Garapen Ekonomikorako Elkartean.

Informazio-jardunaldia eskualdeko enpresei
zuzenduta dago, eta bertan parte hartuko dute Markel Olanok, Gipuzkoako
diputatu nagusiak, Pello Gonzalezek, Ogasun diputatuak, gizarteratze eta
enplegu zerbitzuko buru Ignacio Iragorrik, diputatu nagusiaren kabineteko buru
Ander Arzelusek, eta berrikuntzaren eta jakintzaren sustapeneko zerbitzuburu
Joseba Amondarainek.

Jardunaldia Debegesak Eibarko
Azitain industrialdean duen egoitzan burutuko da, goizeko 09:30etik aurrera.

Parte
hartzeko interesa dutenek, 943 112 342
edo 943
112 917 telefono
zenbakietara deituz edota krisiarenplana@gipuzkoa.net
helbidera idatziz baieztatu beharko dute joateko asmoa.