Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Global Training Bekak 2017

Global Training Bekak 2017

2017/07/05
  • Global Training
  • Bekak
Global Training bekak unibertsitate tituludun eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta daude.

Beste urte batez, Garapen Elkarteak eta Donostiako Sustapenak 60 Global Training beka eskaintzen dituzte.

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta, hain zuzen ere.

Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.358 €/hilean (gordin).

Parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestazen du. Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.
Izena eman dezakezu becasglobaltraining.eus webgunean edota ekarri dokumentazioa paperean Debegesara (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).

Izena emateko epea uztailaren 14an amaituko da (12:00ak arte). Informazio gehiago: www.becasglobaltraining.eus


Global Training Bekak 2017