Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa Debabarreneko turismo arloko enpresa kolaboratzaileentzat

Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa Debabarreneko turismo arloko enpresa kolaboratzaileentzat

2017/11/29
Datorren abenduaren 13an, Debegesan, Facebook sare sozialari buruzko prestakuntza saioa eskainiko zaie dohainik Debabarrena Turismoko kolaboratzaile diren establezimenduei.

Miguel Loitxate Community Manager eta blogariak eskainiko du prestakuntza saioa. Datorren abenduaren 13an izango da, asteazkena, arratsaldeko 16:00etan, Debegesa garapen agentziaren egoitzan.

Hiru orduko saioa izango da eta bertan kasu praktikoak aztertuko dira.

Interesa duten establezimendu kolaboratzaileek izena eman behar dute 943 82 01 10 telefonora deituz (Ainara Lasa - Debegesa) edo  eposta helbidera idatziz.

Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa Debabarreneko turismo arloko enpresa kolaboratzaileentzat