Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen ari diren ikasle ermuarrek bilera teknikoa egin dute

Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen ari diren ikasle ermuarrek bilera teknikoa egin dute

2018/02/02
  • Eskolako Agenda 21
  • Ermua
Eskolako Agenda 21 programaren baitan, 2017/18 ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan ura eta Deba ibaiaren gaia lantzen ari dira. Gai honen inguruan azterketa-lana eta herriko diagnostikoa egiten dabiltza eta sortu zaizkien galderak egin eta zalantzak argitzeko asmoz, Ermuko ikasleek bilera teknikoa egin dute Lobiano Jauregian.

Joan den ostegunean, urtarrilak 25, Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartzen ari diren Ermuko ikastetxeetako ikasleek bilera teknikoa egin zuten Lobiano Jauregian aurtengo ikasturtean lantzen ari diren gaiaren inguruan: ura eta Deba ibaia.

Bileran parte hartu zuten Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek, San Lorenzo, San Pelayo, Ongarai, Anaitasuna eta Eskolabarri ikastetxeetako ordezkari, Udaletxeko teknikariek, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko bi teknikarik eta ingurumen hezkuntzako hezitzaile batek eta Debegesako teknikari batek. Debegesa da, hain zuzen, 2002. urtetik hona, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren koordinatzailea Debabarrenean.

Bileran, ikasleek gaia lantzerako orduan sortu zaizkien galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten, baita Udalak gai honen inguruan aurrera eraman dituen estrategia eta jarduerak ezagutzeko ere. Bileran landutakoa lagungarri izango zaie ikasleei ekaineko Udalbatzarrean aurkeztuko duten dokumentua prestatzeko, egindako lanaren emaitza eta ikasleen ekarpenak jasotzen dituena. 

Eskolak Agenda 21 Debabarrenean

16 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 21 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 21. Egitasmoak hiru helburu ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  • Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

 

Guztira, 27 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 21 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei. 

Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen ari diren ikasle ermuarrek bilera teknikoa egin dute

Eskolako Agenda 21eko bilera teknikoa Ermuan