Erronka teknologikoari buruzko jardunaldia Debegesan, udako oporraldiren aurretik azkena

2011-07-08 Iruzkinik ez

 

Interneteko
doako erreminten bidez enpresa nola dinamizatu aztertzeko ikastaro praktikoa
burutuko da Debegesan datorren astean bi egunez, uztailak 14 eta 15.
Jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren barruan antolatu du Debegesak
Miramon Enpresa Digitalarekin batera.

 

Ikastaroa
edozein jarduera-sektoreko enpresei (teknikari, kudeatzaile, komertzial…) eta
ekintzaileei zuzenduta dago, hain zuzen doako teknologien bidez enpresaren informatika
dinamizatu nahi dutenei. Bertaratuek ez dute zertan profil tekniko jakin bat izan,
Interneti buruz oinarrizko ezagupenak baino ez dira behar.

 

Ikastaroa
8 ordukoa izango da eta bi egunez eskainiko da, uztailaren 14an eta 15ean,
goizeko 9:00etatik 13:00etara. Lehendabiziko 2 orduak
programaren kontzeptu teorikoak azaltzeko eta erakustaldi bat egiteko izango
dira. Hurrengo sei orduetan ariketa praktikoak egingo dira txandakako jolas
baten bidez, enpresen arteko negozio-harremanen itxura eginez.

 

Parte
hartzeko 40€ ordaindu behar dira eta izena emateko interesdunak Debegesarekin harremanetan jar daitezke 943 82 01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.

 

Udako atsedenaldia

Erronka
teknologikoari buruzko ikastaro honen ostean, ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenak
atseden hartuko du. Honela, abuztuan ez da jardunaldirik antolatuko.

 

Hurrengo
hitzordua, beraz, irailean izango da. Irailetik abendura bitartean, gai
ezberdinak landuko dira, hala nola, ingurumena, Facebook sare soziala,
e-commerce, Internet edota enpresa eta balioak. Egitarau osoa www.debegesa.com webgunean dago ikusgai,
‘Ostiralak Debegesan’ atalean.