Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibar Business Market, ekintzaile eta inbertitzaileen arteko topaketa

Eibar Business Market, ekintzaile eta inbertitzaileen arteko topaketa

2018/02/06
Egitasmoa Eibarko Udalak antolatu du, Ekingune, IK4-Tekniker eta Debegesarekin lankidetzan, eta otsailaren 8an eta 9an egingo da.

Otsailaren 8an eta 9an I. Eibar Business Market ekimena egingo da, entitate, instituzio, inbertitzaile, ekintzaile, enpresa eta garapen ekonomikoan zein ekintzailetzan aditu diren profesionalen arteko topaketa.

Egitasmoa Eibarko Udalak antolatu du, IK4-Tekniker, Ekingune eta Debegesarekin lankidetzan.

EBMren helburu nagusia da Debabarreneko enpresa eta ekintzaileen dinamizazioa, bertako ekintzailetza bultzatzeko inbertsio pribatua erakarriz; sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea; eta elkarguneak sortzea enpresen, profesionalen, ekintzaileen, eta bertako nahiz kanpoko inbertsio-funtsen, inbertsio-zaindarien eta arrisku-funtsen artean.

Lehiakortasun eta berrikuntza arloan egun ditugun erronken aurrean, premiazkoa da era honetako topaguneak sustatzea, inbertsio-funtsek eta pertsona/enpresa ekintzaileek beren helburuak bete ahal izateko: gure eskualdeko ideiak eta enpresa-proiektuak ezagutzea eta laguntzea.

Horretarako, hitzaldi eta mahai-inguru ezberdinetan honako gai hauek jorratuko dira: finantzazio-bide berriak bilatzeko moduak, ekintzailetza-prozesuetan arrakastaren gakoak, eta belaunaldien arteko erreleboa, besteak beste. Networking-topaguneak ere egingo dira, ekintzaileen eta bertako nahiz kanpoko inbertsio-funtsak dituzten enpresarien artean.

Debegesak Eibarko Udalaren ekimen hau babesten du herriek eta eskualdeak ekintzaile izaten jarraitzeko, gure enpresetara inbertsioa erakartzeko, eta baita beste enpresa batzuek gure herria beren jarduera garatzeko leku estrategikotzat ikusteko ere.

Eibar Business Market ekimenaren inaugurazio ekitaldia ostegunean egingo da, hilak 8, 9:00etan, IK4-Teknikerren egoitzan.

Informazio gehiago eta izen-ematea: eibarbusinessmarket.com

PROGRAMA


Eibar Business Market, ekintzaile eta inbertitzaileen arteko topaketa