Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du IESErekin

DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du IESErekin

2018/04/26
Bi erakundeek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute enpresa zuzendaritzaren arloan Debabarreneko ekintzaileen eta enpresen formaziora bideratutako ekimenak sustatzeko eta difusioa egiteko.

 

Debegesa garapen agentziak lankidetza hitzarmena sinatu du IESE Nafarroako Unibertsitateko enpresen zuzendaritza eskolarekin, 2018an, elkarlanean dibulgaziozko ekitaldi eta jardunaldiak antolatzeko, hala nola, hitzaldiak, seminarioak, saio informatiboak, etabar.

Akordioaren helburu nagusia da eskualdeko ekintzaileak eta enpresak laguntzea zuzendaritzako kideen formazioa sustatuz.

Hitzarmen honen baitan, datorren ostegunean, hilaren 17an, Donostian egingo den formazio saioaren berri eman nahi dugu, Debabarreneko enpresentzat interesekoa izan daitekeelakoan:

   

Zuzendaritzako formazio saioa. Doako izen-ematea. 

  • 18:45 Harrera
  • 19:00 Ongi etorria
  • 19:05 Escatsa kasuari buruzko eztabaida irakaslearekin 
  • 20:00 Programei buruzko informazio saioa
  • 20:30 Koktela 

Maiatzak 17, osteguna (19:00etatik 20:30era). Helbidea: TECNUM- Manuel Lardizabal pasealekua, 15, 20018 Donostia.

IZEN-EMATEA

DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du IESErekin