Debabarrenako BTT Martxan aurrez izena emateko epea ekainaren 21a arte dago zabalik

2011-06-10 Iruzkinik ez

Debabarrenako BTT Martxa ez lehiakorra hilaren 26an burutuko da hirugarren
urtez Mintxetan, eta aurrez izena emateko epea datorren ekainaren 21a arte
egongo da zabalik.

Aurrez izena
ematen duten guztien artean, honako sari hauek zozkatuko dira: 2 lagunentzat gaua eta gosaria Mutrikuko Arbe Hotelean,
2 lagunentzat bazkaria edo afaria Elgoibarko Belaustegi Jatetxean, eta
baserriko produktu sorta bat Debako Zelaieta Berri nekazal etxearen eskutik.

Egunean bertan ere, ekainaren 26an, izena eman ahal
izango dute BTT zaleek, beti ere aurrez izena eman dutenekin plazak agortu ez
badira. Izan ere, parte-hartzaile kopurua gehienez 500 pertsonakoa izango da.

Goizeko 09:00etan emango zaio hasiera probari eta
Elgoibarko Mintxeta Kirol Gunean izango du irteera eta amaiera puntua. Urtero
moduan, bi ibilbide egongo dira aukeran: 
bata laburra, 25 kilometrokoa eta bestea luzea, 45 kilometrokoa. Bi
ibilbideak Karakate inguruan egingo dira. Ibilbidean zehar 3 anoa edo
abituallamendu postu jarriko dira.

Gainera, aurten berrikuntza modura, martxa amaitutakoan
bazkaltzeko aukera egongo da Mintxetan, parte hartzaile zein ikusleentzat, 10
euroren truke.

Era berean, parte hartzaile guztiei Mintxetako estali
gabeko igerilekuetarako hiru sarrera oparituko zaizkie; eta bazkaltzen geratzen
direnek bi sarrera gehiago jasoko dituzte.

Martxan parte hartu nahi dutenek www.debabarrenaturismo.com web
gunean dute eskuragarri izena emateko orria.Edo nahiago badute 943 820 110
telefonora deitu dezakete.

Parte hartzen duten guztien artean sari ugari zozkatuko
dira: kirol materiala, bazkari edota afariak, gauak hotel eta nekazal turismoetan,
bisita gidatuak, baserriko produktu sorta…

Martxa hau
DEBEGESAK, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta eskualdeko BTT klubek antolatu
dute, DEBEMENen, Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoen eta eskualdeko enpresa
ugariren laguntzarekin.