Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteartean ospatu zen Zuhaitz Eguna Deban

Asteartean ospatu zen Zuhaitz Eguna Deban

2019/03/29
  • Zuhaitz Eguna
  • Deba
Luzaro ikastetxeko 4. mailako ikasleak Casacampora hurbildu ziren Debako Udaleko Ingurumen sailarekin eta Debanatura Elkartearekin batera, Zuhaitz Eguna ospatzeko.

Asteartean, martxoak 26, Luzaro ikastetxeko 4. mailako ikasleak Casacampora hurbildu ziren Zuhaitz Eguna ospatzera, Debako Udaleko Ingurumen, Zerbitzu eta Mantenu sailaren eta Debanatura Elkartearen laguntzarekin.  

Klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko keinu sinboliko bat izanik, 150 zuhaitz landatu zituzten.

Jabego publikoan kokatutako gunean, dagokion baimenekin, ihartutako zuhaitzak kendu eta erriberako basoa sortu nahian, hainbat zuhaitz mota landatu ziren: basaranak (Prunus spinosa), intsusak (Sambucus nigra), zuhandorrak (cornus sanguinea), gorostiak (Iquex aquifolium), erramuak (Laurus nobilis), gurpitzak (Arbutus unedo), sahatsak (salix atrocinerea) eta elorriak (crataegus monogyna).

Aipatutako zuhaitzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak eman zizkion Debako Udalari.

 

Asteartean ospatu zen Zuhaitz Eguna Deban