Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arno Berpiztuz Argazki Rallyaren oinarriak

Arno Berpiztuz Argazki Rallyaren oinarriak

2009/01/08
Mutrikuko Udalak eta Mutrikuko Argazki Taldeak, Arno Berpizturen programaren barnean argazki Rally bat antolatu. ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU.

EGUNA:Urtarrilaren 18an, igandea.

PARTAIDEAK: Lanbidez argazkilariak ez diren zaletu guztiak.  

ARLOA: Analogikoa zein digital arloan parte hartu daiteke. Analogikoan parte hartzen dutenei errebelatze gastuak barne dituen diapositiba argazki-filma emango zaie. Digital arloan, lehiaketa hastean memoria txartelak hutsik egon beharko dira.

IZEN-EMATEA:  Lehiaketaren egun berean egingo da, 9:00etatik 10:00etara Kalbarioko Baselizan. Izen-ematea doan da.

GAIA: Izena ematean jakinaraziko da.

IBILBIDEA: nahi duenak, Mutrikuko Mendi Taldeak eskaintzen duen bisita gidatua egin dezake.

ARGAZKI-FILMEN BILKETA ETA TXARTEL DIGITALEN KOPIAKETA: lehiaketaren egun berean, 13:30etaik 14:30etara eta izen-ematearen leku berean entregatu beharko dira argazki-filmak eta txartelak.  Rallyaren antolatzaileak, argazki-filmen errebelatze eta txartelen kopiatzeaz arduratuko dira. Bi arloetan, partaide bakoitzak, gehienez 36 argazki aurkeztu ditzake, argazki kontrola barne.

ARGAZKIEN HAUTAKETA: bi arloetan, partaide bakoitzak, lehiaketan parte hartuko duten lau argazki aukeratu beharko ditu.

  • Digital arloan, urtarrilak 30a baino lehen agenda21@debegesa.com helbidera bidaliz.
  • Analogikoan berriz, urtarrilak 28an 19:30etatik 21:00era Mutrikuko Kultur Etxean argazki digitalak jaso ahal izango dira eta urtarrilak 30ean, ordu eta toki berean, lehiaketan parte hartuko duten 4 argazkiak aurkeztu beharko dira.

ERAKUSKETA: lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa bat egingo da Zabiel Jauregian otsailaren 14 eta 15ean.

EPAIMAHAIA: argazkilari adituez osatua egongo da.

SARIAK:            

  • Lehen saria: 170€
  • Bigarren saria: 130€
  • Hirugarren saria: 90€
  • Gainera, argazki herrikoienari sari berezi bat emango zaio, erakusketa ikustera gerturatzen direnek hautatua: 90 €

Irabazleak otsailak 20 baino lehenago jakinaraziko dira.

Sari guztiak, antolatzaileek erabakitzen duten denda bateko argazki materialetan emango dira.

OHARRAK:

  • Partaide bakoitzak sari bat bakarrik eskura dezake.
  • Saritu eta/edo hautatuko argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira. Hauek argitaratzeko eskubide osoa izango dute, beti ere ezer irabazi asmoz erabiliz eta egilearen izena adieraziz.
  • Antolatzaileek, erakusketarako hautatutako argazkien errebelazio tamaina erabakiko dute eta ez dira argazkiak errebelazio prozesuan jasan dezaketen minen arduradun egingo.
  • Lehiaketa honetan partehartzeak, oinarri hauek ezagutzea eta onartzea adierazten du.

Informazio +: Debegesa- 943 820 110. Katrin

 

OINARRIAK PDF FORMATUAN DESKARGATU