Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 45 urtetik gorako pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko programa berri bat abiatu du Eibarko Udalak

45 urtetik gorako pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko programa berri bat abiatu du Eibarko Udalak

2017/09/27
  • Prestakuntza
  • Eibar
'Esperientzia +45' deritzon programa urrian jarriko da martxan eta 45 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, gutxienez 5 urteko lan-esperientzia dutenentzat.

Eibarko Udalak, Enplegu Planaren barruan, Esperientzia +45 izeneko programa jarriko du abian Eibarren erroldatutako 45 urtetik gora duten eta gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten pertsonentzat; pertsona horiek formakuntza izan dezakete edo ez. 

Izen-emate epea zabalik dago, urriaren 4ra bitarte, eta parte hartzeko interesa dutenek Pegoran eman behar dute izena.

Ekimenaren helburua da lan bila ari diren pertsona hauek “aktibatzea”, bai eta prozesuaren protagonista bihurtzea ere; horrez gain, haien enplegagarritasuna hobetzeko gaitasunak eta tresnak emango zaizkie.

Parte-hartzaileek hainbat eduki hobetzeko lan egingo dute. Beren gaitasun profesional zein pertsonalak, automarketina, motibazioa, curriculumaren hobekuntza, lana bilatzeko tresna berriak, nola planifikatu lana bilatzeko prozesua… Gainera, lana topatzeko helburuz, banakako zein taldeko coaching saioak jasoko dituzte.

Programa hau Debabarreneko Enplegu Mahaiak sustaturiko jardueren baitan kokatzen da; Eibarko Udalaren ekimenez sortu zen eta bertan erakunde hauek parte hartzen dute: eskualdeko zortzi udalek, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiek, enpresetako gerenteek eta Debegesak.

45 urtetik gorako pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko programa berri bat abiatu du Eibarko Udalak