Opengela Euskadin hirien berroneratzea zabaltzea ardatz den programa da. Horretarako, auzo-bulegoen sare bat sortu du, lehiatila-bakarra bezala aritzen direnak auzokideak artatzeko.
Auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela) eraikinen birgaitze integraleko prozesuarekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen ditu: administrazio-izapideak, obretako profesionalekiko harremanak edo finantza-laguntzak bideratzea.
Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatu zuen proiektu pilotu hau eta bi auzotan jarri zen eredua martxan: Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar). Orain, eredua erreplikatzen ari da Euskadin eta Europan. Debabarrenak hurbileko hiru bulego ditu: Txonta Opengela, Ezozibidea Opengela eta Olasogain Opengela, Eibarko, Soraluzeko eta Elgoibarko udalek sustatua, hurrenez hurren.
Ezozibidea Opengela (2022-2025)



Kalebarren 8 Hurbileko Bulegoaren kudeaketa Soraluzeko Udalarekin elkarlanean:
Ordutegia: astelehena eta asteazkena 9:00-17:00 / Asteartea eta osteguna 9:00-12:15 / Ostirala 8:00-15:00
Kontaktua: 943 24 07 75 – 675 873 853 (Leire) / ezozibulegoa@debegesa.eus
Olasogain Opengela (2022-2025)



Elgoibar Olasogaingo Hurbileko Bulegoaren kudeaketa Elgoibarko Udalarekin elkarlanean:
Ordutegia: astearte eta ostegunetan 12:30etatik 17:00etara
Kontaktua: 675 873 853 (Leire) / olasogainbulegoa@debegesa.eus
Txonta Opengela (2018-2022)


Txontako bulegoari laguntza eta lankidetza-lanak Eibarko Udalarekin elkarlanean:
Txonta, Otxarkoaga auzoarekin (Bilbo) batera, Opengela hurbileko bulegoen eredua aplikatu zen lehenengo tokia izan zen. Euskadiko lehena izan zen, eta bertan jarri zen abian. Proiektu europar gisa hasi zen, HIROSS4all izenekoa, Home Integrated Renovation One-Stop-Shop For Vulnerable Districts (auzo kalteberentzako etxebizitzak era integralean berritzeko leihatila bakarra) ingelesezko izenaren akronimoa. 1,7 milioirekin finantzatu zuen Europako Batzordearen Horizon 2020 programak.
Ordutegia:
astelehen eta ostegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00
Kontaktua:
688 779 737 (Cristina) / txontabulegoa@eibar.eus