ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin egiten da eta azken edizioa martxoaren 22tik 24ra bitartean egin zen, aurten Ipuruako parkingean (prain arte Armeria Eskolako patioan egin izan da). Azoka Debabarrenako zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute. Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunotan.
#ABIAN azokak geure eskualdeko eskaintza formatiboa kalitatezko kualifikazio aukera gisa eta lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa ezagutzera ematea du helburu.
Datorren edizioa 2024ko lehen seihilekoan egite aurreikusten da.
#ABIAN Lanbide Heziketa Azoka bultzatzearen arrazoia
Debabarreneko Lanbide Heziketak erantzun dinamiko eta berritzailea eskaintzen die enpresei, ikasketetan metodologia berritzaileak ezarriz, hala nola proiektuetan oinarritutako prestakuntza, eleaniztasuna (euskara, gaztelania, ingelesa), ekintzailetasun eta barne-ekintzailetasun ekimenak, eta prestakuntza duala; azken honek enpresak sartzen ditu ikasleen prestakuntzaren prozesuan, eta ikasleentzat eredu erakargarria bihurtzen da laneratzea progresiboki eta zuzenki ahalbideratzen baitie.
#ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azoka bi urterik behin egiten da, helburu bikoitzarekin. Batetik, eskualdeko ikasketa eskaintza zabala aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakustea, alegia.
Helburu zehatzagoak hauexek dira:
Azoka hau Debabarreneko Lanbide Heziketaren erakusleiho aparta da. Oso publiko heterogeneoa da gaur egun Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituena, aurretik egindako ikasketak edota adinari erreparatzen badiogu. Honela bada, ABIAN azoka publiko zabalari zuzenduta dago: DBH eta Batxilergoko azken urteetako ikasleei, heziketa zikloetako erdi eta goi mailako azken urteetako ikasleei, gurasoei, heziketa zentroetako eta erakunde publiko nahiz pribatuetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileei, ekintzaileei, enpresa eta erakundeei, langile aktibo eta langabeei eta, oro har, herritarrei, lanbide heziketan interesa duten guztiei.