Azitain Elkarbizitza proiektu esperimentala da, diziplina anitzekoa, Gizarteratze Sarearen esparruko hainbat eragileren lankidetzaren emaitza. Azitain-Eibarko (IMFPB Azitain) Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko gazteen eta nerabeen eta haien familien eta ingurunearen gizarteratzea hobetzea du helburu nagusi. Debegesatik, koordinazioaz eta kudeaketa ekonomiko eta administratiboa eta jarraipena eta ebaluazioa dinamizatzeaz arduratzen gara.
Helburuak
Gauzatutako ekintzak

1. Ikasleekin esku hartze sozioedukatiboa Kalexka Elkarteako hezitzaileek + IMFPBk gauzatuta
1.1 Testuinguruari buruzko esku-hartzea, ikastetxea prestakuntza-gune bihur dadin non ikasleek bizikidetza-arauak ezagutu eta errespeta ditzaten.
Banakako esku-hartzea ikasleekin:
2.2. Esku-hartze psikologikoa EHUko Psikologia Fakultatearen eskutik
Lan soziohezitzailearekin batera, esku-hartze psikologikoa landu da Biofeed-back izeneko teknikaren bidez. EHUko Psikologia Fakultateak ezarri du teknika hori, ikastetxeko ikasleen haserrearen eta estresaren kontrol fisiologikorako metodologia berritzaile baten bidez.
Gainera, ilea analizatzeko prozesu bat garatzen da Linkönping-eko Unibertsitateko (Suedia) Kimika Kliniko eta Farmakologiako Laborategiarekin – mundu mailan ilean metatutako kortisolaren analisia egiten duen 5 laborategietako bat (estresaren neurketa) –.
2. Ikasleen inguruko emakumeen gaineko esku-hartzea Zabaltzen Sartu erakundeko hezitzaileak egina
Emakumeekin esku hartzeak bi ardatz nagusi ditu:


3. Aisia eta denbora librea
2025eko lehenengo seihilekoan, gizarteko arazo sozialak salatzeko film laburrak egingo dituzte Azitaingo ikasleek Bright Martins bideo sortzailearen laguntzarekin. Proiektua martxan jarri ahala, informazioa helaraziko da.
BEGI BISTAN proiektuaren helburua da ikasleak sentsibilizatzea eta tresnak ematea, ikus-entzunezkoen bidez estereotipoekin eta gizarte-bazterkeriarekin lotutako gaiak lantzeko. Proiektu honen helburu nagusia da desberdintasun sozialak ikusaraztea eta gure komunitatea hunkitzen duten gaien inguruko kontzientzia sustatzea, ikus-entzunezko tailerrak bitarteko eraldatzaile gisa erabiliz.
Ikus-entzunezkoen mundu profesionala IMFPBko Azitain-Eibarko ikasleei hurbiltzea
Aurreprodukzioko tekniketan, produkzioan eta postprodukzioko tresnetan konpetentziak garatzea
Gizarte-arazoei buruzko hausnarketa eta azterketa sustatzea, ikus-entzunezko edukiak sortuz eta zabalduz.
Parte hartu dute:
Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuko (AZITAIN IKASTETXEA) 1. mailako ikasleak 42 ikasle.
Lan saioak
lan-saio eta azken aurkezpena Eibarko Coliseo Antzokian 2025eko maiatzaren 15ean
4. Kirola
Kirolaren helburua inklusioa sustatzea da. Horren harira, diagnostiko bat egin zen, ikasleek kirola nola egiten duten eta kirolera nola iristen diren aztertzeko. Bestalde, 2024ko uztailean egin ziren lehen aldiz «Azitain Campusa» izeneko udalekuak. Udaleku hauen helburua ikasleen garapen pertsonala eta soziala sustatzea izan da, hezkuntza eta jolas esperientzien bitartez. Horrez gain, bizikidetza eta talde-lana sustatu nahi izan dira, trebetasun sozialak eta emozionalak garatzeko eta sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. Azitaingo Campusean hainbat kirol elkartek parte hartu zuten: BALI SPORT, RONIN CLUB eta IXA RODRIGUEZekin boxeo eskola bat egin zen.



5. Hizkuntzak eta teknologia digitalak
Hizkuntza eta teknologia digitalen konpetentziak landuko dira zeharka gainontzeko esku hartzetan.
Babesten dute:



Parte hartzen dute:





