Albisteak

Albisteak

Debegesak Debabarreneko industria arloko enpresen errealitatea gerturatzeko ikus-entzunezkoa egin du, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta

2014-06-18

Debabarreneko ikasleriari eta, oro har, hezkuntza komunitateari industria arloko enpresen errealitatea gerturatzea du helburu ikus-entzunezkoak eta eskualdeko hainbat enpresetako langileen testigantzekin osatu du lana.

Gehiago irakurri
Albisteak

“Txokolatea deskubrituz” eta “TexMex saioa” tailerrak ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren

2014-06-17

Ostegunean “Txokolatea deskubrituz” esperinetzia egingo da, Mendaroko Txokolatea lantegira bisita eta, ondoren, txokolate tailerra. Ostiralean, berriz, Elgoibarko Belaustegi jatetxean ‘Tex mex’ saioa izango da. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Debegesara deituz (943 82 01 10).

Gehiago irakurri
Albisteak

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da

2014-06-05

Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna aitortzea eta saritzea du helburu sariak. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik.

Gehiago irakurri
Albisteak

Nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaroa Debegesan

2014-06-02

Ostiralean, hilak 6, 8:30etik 15:30era, nazioartekotzeari buruzko ikastaro trinkoa eskainiko du Debegesak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta lurraldeko Garapen Agentziek lurraldeko enpresa txikien nazioartekotzea sustatzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez burutuko da ekimena.

Gehiago irakurri
Albisteak

Ekintzailetza sustatzeko tailerra egingo da ekainean Soraluzen

2014-05-30

Soraluzeko Udalak eta Debegesa garapen agentziak elkarlanean antolatuta, datorren ekainaren 9an emango zaio hasiera ekintzailetasuna lantzeko ikastaroari, enpresa edo negozio propioa abian jarri nahi duten herritarrei zuzenduta. Dohainik izango da eta izena emateko epea zabalik dago. Plaza mugatuak daude.

Gehiago irakurri
Albisteak

Kostu baxuko 3D inpresioari buruzko jardunaldia

2014-05-30

Datorren asteazkenean, ekainak 4, kostu baxuko 3D inpresioari buruzko jardunaldia eskainiko du Debegesak Debabarreneko enpresei zuzenduta.

Gehiago irakurri
Albisteak

Eusko Jaurlaritzak eta Debegesak ‘Euskadi Gastronomika’ ekimena aurkeztu dute Debabarrenean

2014-05-29

Eibarko Arrate Kultur Elkartearen Topaleku Aretoan izan da gaur aurkezpena. Aurkezpenean izan dira Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga, Debegesako zuzendari Juan Angel Balbas eta Debabarreneko klubeko ordezkari Oscar Treviño.

Gehiago irakurri
Albisteak

E-commerce edo interneteko dendari etekina nola atera azaltzeko jardunaldia Debegesan

2014-05-19

Datorren maiatzaren 29an “Zure e-commerce dendari etekin handiena ateratzeko modua” jardunaldia eskainiko du Debegesak, Miramon Enpresa Digitalaren laguntzarekin. Bi orduko iraupena izango du saioak, 14:00etatik 16:00etara. Parte-hartzea doako da.

Gehiago irakurri
Albisteak

Euskal-Kolonbiar Enpresarien Elkarteko Presidente Rodrigo Arizabaletaren bisita jaso du gaur Debegesak

2014-05-12

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Kolonbiako enpresarien ordezkariek osatutako delegazio bat iritsi da gaur goizean Debabarrenera, industria arloko enpresen berri jaso eta interesekoak dituzten sektoreak ezagutzeko asmoz.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesak Kolonbiako delegazio baten bisita jasoko du astelehenean

2014-05-09

Kolonbiako enpresarien ordezkariek osatutako delegazio batek Debabarrena eta Gipuzkoako beste eskualde batzuk bisitatuko dituzte datorren astean, interesekoak dituzten sektoreak ezagutzeko asmoz.

Astelehenean, hilak 12, Debabarrenera egingo duten bisitan Debegesa Garapen Agentzia eta eskualdeko industria arloko hainbat enpresa ezagutuko dituzte.

Gehiago irakurri
Albisteak

Eskolako Agenda 2013-14 lehiaketak baditu irabazleak

2014-05-08

Debegesak abian jarritako ekimen hau Eskolako Agenda 21 programaren baitan kokatzen da. Debabarrenean 27 dira egitasmo honetan parte hartzen duten ikastetxeak. Helburua da ikasleen artean elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzea.

Gehiago irakurri
Albisteak

Canal Plus kateko lantalde bat Debabarreneko BTT Zentroari buruzko saioa grabatzen izan da

2014-05-08

Bizikleta zaleei zuzendutako Canal + kateko ‘Planeta Bike’ telebista programak Debabarreneko BTT Zentroari eskainiko dio maiatzean saioetako bat eta, hori dela eta, programako lantaldea Debabarrenean egon da azken hiru egunetan irudiak grabatzen. Debabarreneko BTT Zentroari eskainitako programa maiatzaren 23an emitituko dute Canal + Deportes katean.