Albisteak

Gehiago irakurri
Albisteak

Geoparkeak errebalida azterketa gainditu eta Sareko kide izaten jarraituko du beste lau urtez

2014-09-08

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ‘txartel berdea’ eskuratu du eta geoparke izendapenari eutsi dio. Honek esan nahi du UNESCOren babesa daukan Munduko Geoparkeen Sareko kide izaten jarraituko duela.

Gehiago irakurri
Albisteak

Segurtasun Informatikoari buruzko ikastaroa langabeei zuzenduta

2014-09-01

Lanbidek 100% diruz lagundutako ikastaro honen bitartez ikasleek Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. 420 orduko iraupena izango du eta Debegesan eskainiko da, “Urko Servicios de Prevención” enpresaren eskutik. Aurreikusitako hasiera eguna 2014ko irailaren 15a da.

Gehiago irakurri
Albisteak

Oporretan

2014-07-29

Udako oporrak direla eta, Debegesako bulegoak itxita egongo dira abuztuan. Halaber, gure Facebook (facebook.com/Debegesa) eta Twitter (@debegesa) kontuak ere ez dira aktibo egongo. Irailaren 1ean itzuliko gara. Laster arte!

Gehiago irakurri
Albisteak

Matrikulazio epea zabalik Esperientzia Eskolan

2014-07-23

Debabarrenekoa bazara, 50 urte baino gehiago badituzu eta ikasteko eta gizartean parte hartzeko gogoz bazaude, eman izena! Debabarreneko Esperientzia Eskolak esperientziak elkartrukatzeko eta intereseko hainbat alorretan formatzeko aukera eskainiko dizu.

Gehiago irakurri
Albisteak

Surfing Deba jaialdia antolatu dute abuztuaren 7tik 10era

2014-07-23

Surf, stand-up paddle, skate eta slackline ikastaroak, zinea, kontzertuak eta askoz ekintza gehiago bilduko ditu Debako Udalak eta Yako Surf Eskolak elkarlanean antolatutako lau eguneko jaialdiak.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesak eta Sabadell Bankuak ekintzaileei laguntzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2014-07-17

Hitzarmen honen bitartez, Debegesaren aholkularitza jasotzen duten ekintzaileek euren proiektuak eta enpresa-jarduerak garatzeko finantzazioa lortu ahal izango dute, lehentasunezko baldintzetan.

Albisteak

Debabarreneko BTT Zentroa, Canal Plus kateko “Planeta Bike” saioan

2014-07-11

Bizikleta zaleei zuzendutako “Planeta Bike” telebista programak (Canal +) Debabarreneko BTT Zentroari eskaini dio atal bat. Saioa osorik Youtube atarian ikus daiteke dagoeneko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Uztailaren 15ean amaituko da Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea

2014-07-10

Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo erakundeen jarduna aitortzea eta saritzea du helburu sariak. Hautagaiak aurkezteko epea datorren asteartean, uztailaren 15ean, amaituko da.

Gehiago irakurri
Albisteak

Alemaniako merkatuak eskaintzen dituen negozio aukerei buruzko jardunaldia ostiralean Debegesan

2014-07-03

Debegesak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzeari buruzko jardunaldia antolatu dute, oraingo honetan Alemania ardatz harturik. Jardunaldia uztailaren 11an egingo da Debegesak Eibarren duen egoitzan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesak urriaren 15era arte luzatu du ekintzailetza sustatzeko diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea

2014-07-01

Debegesak 120.000 euro bideratuko ditu enpresa berrien sorrera sustatzera, Gipuzkoako Foru Aldunditik lortutako laguntza bati esker. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko urriaren 15era arte dago zabalik.

Gehiago irakurri
Albisteak

Deba ibaia garbitu dute hainbat herritarrek

2014-07-01

Larunbatean ibaiaren garbiketa egin zen Deban, laugarren urtez. Lanak amaituta, antolatzaile eta boluntarioak pozik agertu ziren, inoiz baino hondakin gutxiago bildu baita aurten. Horrek erakusten du aurreko urteetan egindako lanak izan duela eragina eta herritarren kontzientziazioa gehituz doala.

Gehiago irakurri
Albisteak

Laugarren urtez, Deba ibaiaren garbiketa egingo da larunbatean

2014-06-23

Hitzordua Deban izango da, goizeko 11:00etan. Boluntario gisa parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman behar dute izena, osteguna baino lehen.