Debabarreneko gizarteratze-eta laneratze-sarea baztertze egoeran edo baztertze arriskuan dauden pertsonen formakuntza eta enplegurako sarean eta elkarlanean oinarritutako eskualdeko apustua da.
Zer da sarea?
Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzearekin zerikusiren bat duten eragileen koordinazioko, lankidetzako eta baterako laneko esparru egonkor bat da sarea. Horren helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.
Kideak
Eskualdeko ia 30 eragilek osatzen dute Debabarreneko Gizarteratze Sarea. Sarearen helburua honako hau da: lan koordinatuaren eta elkarlanaren bidez, arlo honetan eskualde-mailan jarduten duten eragileen gizarteratze- eta laneratze-prozesuak hobetzea, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze handia lortzeko.

Gizateratze Sareko kide izan ahalko dira eskualdean egoitza iraunkorra edo jarraitua duten administrazio publikoak, enpresak, korporazio publikoak eta erakunde pribatuak, edo eskualdean jarduten dutenak aktibazio inklusiboarekin, enplegu arrunta edo babestua sustatzearekin eta horretarako zailtasun handienak dituzten pertsonak bertan egotearekin lotutako edozein edozein gaitan jarduten duten eragileak.
Irakurri eta bete ezazu atxikimendurako dokumentua eta bidali emailez ealonso@debegesa.eus helbide elektronikora
Debabarreneko eskualdeko garapen-agentziak eta eskualdeko gizarte-eragileek egindako diagnostikoaren ondoren, baztertuta dauden kolektiboarekin prestakuntza- eta enplegu-prozesuak sortzeko beharra ikusi zen, azken urteetan kolektiboaren egoerak atzeraldi bat jasan baitu. Egia da kolektibo horrekin garatutako ekintzak existitzen zirela, baina informazio eta koordinazio faltak zaildu egiten zuen ibilbide integratzaileak garatzea, emaitza egokia bermatzeko.
Gogoeta- eta kontraste-prozesu horretatik hiru premia nagusi identifikatzen dira:
Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzearekin zerikusiren bat duten eragileen koordinazioko, lankidetzako eta baterako laneko esparru egonkor bat da sarea. Horren helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.
Sarearen helburua honako hau da: Lan koordinatuaren eta elkarlanaren bidez, arlo honetan eskualde-mailan jarduten duten eragileen gizarteratze- eta laneratze-prozesuak hobetzea, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze handia lortzeko.