Latia emon!


Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Debegesak eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, Eibarko Udalarekin lankidetzan, Latia emon! izeneko ekimena antolatu dute. Horren bidez, parte hartzen duten erakundeek lata birziklatuetatik sortutako horma-irudiak erakusgai ipiniko dituzte Untzaga plazan ekainaren 5ean.

Une honetan, Azitaingo ikasleak horma-irudien euskarriak egiten ari dira, eta erakundeetara joaten ari dira parte-hartzaileei horma-irudia nola egin erakusteko.

1

Eibarko hainbat establezimendutan banatuko dira edukiontziak

2

Latak jaso eta MURALA EGIN NAHI DUTEN ENTITATEEK murala egingo dute

3

Murala egiteko material eta euskarri guztiak DOAN izango dira

4

Ekitaldiaren egunean, ekainaren 5ean, Untzagan MURALen erakusketa egingo da eta, amaitutakoan, erakunde bakoitzari itzuliko zaizkio

Parte-hartzea konfirmatu duten entitateak: Eibar BHI Moguel, Eibar BHI JardiƱeta, Kalexka, Zumaitik, AGIFES, Azitain, Residencia San Andres, Armeria Eskola Elkartea, Urkizu Eskola y AUBIXA.

Ekimenaren informazio osagarria hemen.