Latia emon! sormena, ekonomia zirkularra eta gizarteratzea batzen dituen ekimena

  • Parte hartzen duten entitateek birziklatutako latekin egindako horma-irudiak sortuko dituzte eta ekainaren 5ean jarriko dira ikusgai Untzaga plazan.
  • Ekimen hau Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek sustatutako Hitzetatik Ekintzetara programaren barruan kokatzen da, eta 11 GJH (Hiri eta komunitate jasangarriak) inguruan aktibatzea du helburu.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Debegesak eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, Eibarko Udalarekin lankidetzan, Latia emon! izeneko ekimena antolatu dute. Horren bidez, parte hartzen duten erakundeek lata birziklatuetatik sortutako horma-irudiak erakusgai ipiniko dituzte Untzaga plazan ekainaren 5ean. Horretarako, apiriletik aurrera, Azitan institutuko LHko eta IHPko ikasleek egindako edukiontziak jarriko dira Eibarko zenbait gune estrategikotan. Oraingoz, parte hartuko dutela baieztatu duten erakundeen inguruetan jarriko dira, zehazki: Eibar BHI Moguel, Eibar BHI Jardiñeta, Kalexka, Zumaitik, AGIFES, Azitain, San Andres Egoitza, Armeria Eskola Elkartea, Urkizu Eskola eta AUBIXA. Erakunde antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte beren latak utz ditzaten, birziklatu eta parte-hartzaileek horma-irudietan erabili ahal izateko.

Horma-irudia egin nahi duten erakunde guztiek har dezakete parte, formulario honetan izena eman ondoren, eta apirilaren 11ra arte egongo da irekita. Horma-irudia egiteko materiala eta euskarria doan banatzeaz arduratuko da Debegesa. Izen-emateak jaso ondoren, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleak erakunde bakoitzera joango dira horma-irudia sortzeko prozesua nola gauzatuko den azaltzeko: latak nola garbitu, data garrantzitsuak adostu, logistika nola egingo den azaldu, etab.

IMFPB Azitaingo ikasleak dira AKTIBAZIO-eragile

Ekimenaren motorra IMFPB Azitaingo ikasleak dira, haiek baitira iraunkortasunaren inguruan kontzientziatzeko AKTIBAZIO-eragileak. Gizarte-bazterketako kolektiboen ahalduntzea sustatzeko eta iraunkortasunaren inguruan kontzientziatzeko ekintza komunitarioa eta parte-hartzailea da hau. Erabilitako latak biltzeko prozesua da, eta, horren bidez, gizarte-erakundeek arte-lanak egiten dituzte. Erakunde horiek oinarrizko LHko ikasleen laguntza dute (27 ikasle). Gizarte-sare osoa inplikatzen da sarean lan egiteko: enpresa handiak eta ETEak, herritarrak, hirugarren sektoreko erakundeak, ikastetxeak, erakundeak…

Ekimen hau Kutxa Fundazioaren eta Arantzazulaben Hitzetik Ekintzetara programaren barruan dago. Helburu nagusia herritarrak 2030 Agendara hurbitzea da, Garapen Jasangarrirako 17 helburuak hobeto ezagutzea eta hauetan inplikatzeko aukera berritzaileak eskaintzea.  KLIK PROGRAMA 3. sektore ekosozialeko eragile desberdinekin diseinatzen eta osatzen da, ekintza bakoitza aurrera eramateko kudeaketa eta baliabideak eskainiz. Proiektuaren babesle da Gipuzkoako Foru Aldundia, Europar Batasunaren Next Generation EU-ren finantzaketarekin. Honez gain, Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren babesa ere jaso du.

Hitzetatik Ekintzetara programan uste dugu partekatzen ditugun espazioek komunitatea indartzeko ahalmen handia dutela, gure kaleetan gertatzen denari kasu egiten badiogu eta leku horiek birpentsatzen baditugu, eta 11ren helburuak lortzeko modua dela. GJH (hiri eta komunitate iraunkorrak).