Debabarrena helmuga turistikoa sustatzea

Debegesako Turismo sailaren helburua sektore turistikoaren garapena lortzea da. Era honetan, garapen jasangarria eta kudeatzaile publiko eta pribatuak kontuan izanda, turismoa aberastasun iturri osagarri bat izatea lortu nahi da eskualdean.

debabarrena turismo logoa

Debegesak Debabarreneko Dinamizazio Plan Turistikoa garatu, bultzatu eta kudeatzen du. Bertan eremu ezberdinak lantzen dira baina ondorengoko hauek dira aipagarrienak:

  • Sektore enpresarialen indartzea eta garapena.
  • Eskualdearen sustapen turistikoa.

Turismoaren inguruan sortzen diren ekimen enpresarialak oso garrantzitsuak dira eskualdearen garapenerako. Horregatik, lehiakortasun turistikoko programak bultzatzen ditugu Debegesan.