Debabarrena Ekinean
Zure enpresa proiektua abian jarri nahi duzu?
DEBEGESAk zure enpresa-ideiaren garapenerako fase guztietan lagunduko dizu, sorreratik hasi eta enpresa martxan jarri eta finkatzen den arte.
Bestalde, laguntzak lortzeko aholkularitza eta informazioa eskainiko dizugu. Lehentasunezko baldintzadun maileguen gaineko informazioa ere emango dizugu.
2017an Debegesak finantza erakunde ezberdinekin dituen lankidetza hitzarmenek indarrean jarraituko dute, besteak beste, Rural Kutxa, Caixabank, Sabadell Bankua eta Laboral Kutxarekin dituen akordioak. Ekintzaileei euren enpresa-proiektuak abian jartzeko finantziazioa lortzeko erraztasunak ematea da hitzarmen hauen helburua, baldintza onetan eta inolako abalik gabe.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Harremanetarako:
- Telefonoa: 943 82 01 10
- E-posta: ekintzaile@debegesa.eus
- Facebook // facebook.com/debabarrenaekinean
- Twitter // @ekinean
- Ikastaro eta berrien informazio jaso nahi baduzu, harpidetu hemen.