
Debabarreneko herritarrentzat zerbitzu hurbilagoa, eskuragarriagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko, Debegesak, Debabarreneko udalekin elkarlanean, Eskualdeko Etxebizitza Bulegoa jarri du martxan herritarrei etxebizitzen eta eraikinen birgaitzeari, alokairurako laguntzei eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza emateko.
Herritarrei informazioa, orientazioa eta laguntza ematea etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko Etxebideren laguntzen eskabideak aurkeztean, bai eta beste laguntza osagarri batzuei buruzko informazioa ere (EEE, udal-laguntzak, besteak beste), auzo-komunitateei nahiz pertsona partikularrei zuzendutakoak.
Etxebizitza hutsen alokairua bultzatzea, Eusko Jaurlaritzak eta udalek alokairua sustatzeko dituzten programak ezagutaraziz eta zabalduz, bai jabeei, bai balizko errentariei.
Gizarte-bonu elektrikoari eta termikoari buruzko informazioa eta aholkularitza, bai eta energia-horniduren (elektrizitatea, gasa…) fakturak eta tarifak optimizatzeari buruzkoa ere, energia-gastua murrizteko fakturak errazago uler daitezen.
Energia berriztagarrien instalazioen eta birgaitze jasangarriko jardueren inguruan informatzea eta sentsibilizatzea, etxebizitza-eredu eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatuz. Debegesako Energia Bulegoaren lotura izango da.
Etxebizitza Bulego honen helburua da zerbitzua eskualdeko udalerri guztietara hurbiltzea. Arreta aurretiko hitzorduarekin egitea gomendatzen da, aholkularitza pertsonalizatua eta kalitatezkoa bermatuz.
Deba
Astelehenetan, 12:45etik 15:30era, Udaltzaingoaren egoitza zaharrean (Portu kalea 3). Hileko azken astelehenetan ezik, zerbitzua Mutrikun eskainiko delako.
Eibar
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 16:00etara, Debegesan (Azitain Industrialdea 3 BIS).
Elgoibar
Ostegunetan, 8:15etik 12:15era, Herritarren Arretarako Bulegoan (Santa Ana kalea, 2). Hileko azken ostegunetan ezik, zerbitzua Mendaron eskainiko delako.
Ermua
Astearteetan, 8:15etatik 12:15etara, Abiapuntun Komentukua Kalea, 3. Hileko azken astearteetan ezik, zerbitzua Mallabian eskainiko delako.
Mallabia
Hileko azken astearteetan, 8:15etatik 12:15etara (udaletxean).
Mendaro
Hileko azken ostegunetan, 8:15etatik 12:15etara, Herriko Enparantza 10, behea.
Mutriku
Hileko azken astelehenetan, 12:30etik 15:30era (Kondekale 18)
Soraluze
Asteazkenetan, 8:15etik 16:00etara, Kalebarren 8.
Eibar: 943 820 110
Bestelako udalerrietarako: 675 873 853